Web
Analytics
53. Durangoko azoka. DA! - Lasterketak-en proposamenak - Lasterketak.eus

53. Durangoko azoka. DA! – Lasterketak-en proposamenak

2 izango dira proposatu nahi dizkizuegun liburuak:

– “Gurasoei Gutuna“: denok ditugu gurasoak, agian jadanik ez daude gure ondoan, agian bai… liburu honetan “Ttiklik elkarguneak”, Itxaro Mendizabalen gidaritzapean antolaturiko “Gurasoei Gutuna” lehiaketaren lehendabiziko 5 edizioetan bilduriko gutun aipagarrienak aurkituko dituzue. Apurka-apurka irakurtzeko liburua eta… nola ez, zuen gurasoei idaztea animatzen zaituztegu! Bertsolari aldizkariaren stand-ean salgai, Goienkale 41.

– “Mendiaren altzoan“: Oihana Azkorbebeitiak, umetatik mendiagaz izan duen lotura errepasatu eta azken denboraldiko lasterketetan bizitako gertaerak kontatzen ditu, makina bat argazki kuriosok lagunduta. Durangaldeko argitalpenen standean egongo da salgai.

 

Erlazionaturiko lasterketak
Erlazionaturiko sarrerak
Idatzi iruzkin bat

Publizitatea