Web
Analytics

Azaroaren 21ean ospatuko da Mariren Kobak Trail-en laugarren edizioa

Azaroaren 21ean ospatuko da Mariren Kobak Trail-en laugarren edizioa

Helburutzat Mari jainkosaren kobak lotzea duen lasterketaren 19 partaideak azaroaren 21ean abiatuko dira Bizkaiako Dima herritik. Eguzkia irtetzearekin batera irtengo dira korrikalariak eta antolakuntzak emandako mapei esker hainbat koba lotu eta helmugara iritsi beharko dute 10 ordutan gizonezkoek eta 11 ordutan emakumezkoek.

Mariren Kobak Trail abentura bat da, eta orientazioa eta planifikazioak pisu handia izango dute azaroko hirugarren larunbatean Euskal Herriko mendietan. Partehartzaileek aurrez jakingo duten guztia irteera Dimako Baltzola kobako aparkalekutik emango zaiola goizean eguzkia atera baina lehenago deiadarraren soinuarekin da, ibilbidea ezezaguna izango da azken momentura arte. Ordu laurden bat lehenago antolakuntzak mapa bana emango die parte hartzaileei, bertan gutxi gorabeherako ibilbide bat azalduko dena eta pasa beharreko koba guztiak markatuta dituena. Behin irteera emandakoan parte hartzaileen mugikorrak zigilatuko dira eta bakoitzak nahi duen ibilbidea egin dezake, beti ere koba horietatik pasa eta bertan egongo diren egiaztagiri harriak hartu ezkero.

Jakina denez, Euskal Herrian ezin da edonola sartu Mariren kobazuloetan eta abentura honetan ere euskal mitologiaren antzinako legeak jarraitu beharko dira. Mariri ezin zaio inoiz bizkarra eman eta kobazulotik atera behar da sartzen den bezala, hikan hitz egin behar zaio eta ez zaio inoiz begietara begiratu behar. Abentura hau modu zoragarria da kirola eta euskal mitologia batzeko eta gure mugetatik haratago zabaltzen laguntzeko.

Beste arau berezi batzuk ere baditu ekimenak, izan ere derrigorrezko material gixa, parte hartzaile guztiek txorizo, saltxitxoi edo antzekoren bat eraman beharko dute proba guztian gainean zigilaturik eta Mari jainkosaren aurrean elegante agertzeko, alkandora bat eraman beharko dute jantzita. Laugarren edizio honetan, parte-hartzaile guztiek GPS gailu bat eramango dute, bakoitza non dagoen jarraitu ahal izateko.

Antolakuntzak prestatutako ibilbideak, pasa den edizioetakoen ezberdina denak, esan bezala ez dago hori jarraitu beharrik eta ez da inongo momentutan bidea markatuta egongo, 79 kmko luzera eta 4.800mko desnibel positiboa du eta gizonezkoek 10 ordu baina gutxiagoan burutu beharko dute eta emakumezkoek 11 ordu baina gutxiagotan. Ibilbidean zehar 3 gune egongo dira non partehartzaileek kanpoko asistentzia izan dezaketen eta mapan iturri ezberdinak adierazita izango dituzte.

Irteera puntuan emakume bakarra eta 19 gizonezko egongo dira laugarren edizio honetan, horien artean izen entzutetsuak daudelarik.

Angel Garcia Garcia (Coruña, 1985) Mariren Kobak Trail lasterketaren azken bi edizioen irabazlea.

Imanol Aleson Orbegozo (Azkoitia, 1972) Euskal Herri mailako hamaika ultren irabazle, Ehunmilak 3 aldiz irabazi du eta 2 aldiz bigarren postuan geratua eta baita hemendik kanpo ere hainbat lasterketen podiumetan ikusi izan duguna, Andomita, Euforia, Travesera…

June Villaroel (Madril, 2001) Mariren Kobak Trail-en lehen edizioan boluntario bezala aritutakoa. 2025eko Espainiako Mendi Lasterketen Kopako (FEDME) txapeldun absolutua izan zen, 2024an promesa mailako kopa ere irabazi ondoren. Horrez gain, nazioartean Skyrunning Munduko Kopako lehen garaipena lortu zuen 2026ko Mount Kinabalu Climbathon proba ospetsuan, eta Euskal Herrian Aramotz zein Sorginen Lasterketa bezalako probak ere irabazi ditu.

Dimas Pereira (Asturias, 1997) Espainiako mendi-lasterketetako txapeldun izan da hainbat aldiz (2023an, 2024an eta 2026an) eta munduko txapeldunorde geratu zen 2026ko La Gomerako Skyrunning Munduko Txapelketan. Horrez gain, Transvulcania eta Traveserina bezalako proba ospetsuak irabazi ditu eta nazioarteko lasterketa nagusietan lehiatzen da.

Informazio gehiago gure instagram-ean @marirenkobaktrail.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg