Web
Analytics

Azaroaren 29an ospatuko da Mariren Kobak Trail-en hirugarren edizioa

Azaroaren 29an ospatuko da Mariren Kobak Trail-en hirugarren edizioa
Helburutzat Mari jainkosaren kobak lotzea duen lasterketaren 20 partaideak azaroaren 29an abiatuko dira Nafarroako Bakedano herritik. Eguzkia irtetzearekin batera irtengo dira korrikalariak eta antolakuntzak emandako mapei esker hainbat koba lotu eta helmugara iritsi beharko dute 7 ordutan gizonezkoek eta 8 ordutan emakumezkoek.

Mariren Kobak Trail abentura bat da, eta orientazioa eta planifikazioak pisu handia izango dute azaroko bostgarren larunbatean Euskal Herriko mendietan. Partehartzaileek aurrez jakingo duten guztia irteera Nafarroako Bakedano herrian emango zaiola goizeko 08:00etan deiadarraren soinuarekin da, ibilbidea ezezaguna izango da azken momentura arte. Ordu laurden bat lehenago antolakuntzak mapa bana emango die parte hartzaileei, bertan gutxi gorabeherako ibilbide bat azalduko dena eta pasa beharreko koba guztiak markatuta dituena. Behin irteera emandakoan parte hartzaileen mugikorrak zigilatuko dira eta bakoitzak nahi duen ibilbidea egin dezake, beti ere koba horietatik pasa eta bertan egongo diren egiaztagiri harriak hartu ezkero.

Jakina denez, Euskal Herrian ezin da edonola sartu Mariren kobazuloetan eta abentura honetan ere euskal mitologiaren antzinako legeak jarraitu beharko dira. Mariri ezin zaio inoiz bizkarra eman eta kobazulotik atera behar da sartzen den bezala, hikan hitz egin behar zaio eta ez zaio inoiz begietara begiratu behar. Abentura hau modu zoragarria da kirola eta euskal mitologia batzeko eta gure mugetatik haratago zabaltzen laguntzeko.

Beste arau berezi batzuk ere baditu ekimenak, izan ere derrigorrezko material gixa, parte hartzaile guztiek txorizo, saltxitxoi edo antzekoren bat eraman beharko dute proba guztian gainean zigilaturik eta Mari jainkosaren aurrean elegante agertzeko, alkandora bat eraman beharko dute jantzita. Pasa den urtean bezalaxe, kaskoa ere momentu batean beharrezko materiala izango da. Hirugarren edizio honetan, parte-hartzaile guztiek GPS gailu bat eramango dute, antolakuntzak utzita, bakoitza non dagoen jarraitu ahal izateko.

Antolakuntzak prestatutako ibilbideak, pasa den edizioetakoen ezberdina denak, esan bezala ez dago hori jarraitu beharrik eta ez da inongo momentutan bidea markatuta egongo, 57 kmko luzera eta 2.500mko desnibel positiboa du eta gizonezkoek 7 ordu baina gutxiagoan burutu beharko dute eta emakumezkoek 8 ordu baina gutxiagotan. Ibilbidean zehar 2 gune egongo dira non partehartzaileek kanpoko asistentzia izan dezaketen eta mapan iturri ezberdinak adierazita izango dituzte.

Irteera puntuan 2 emakume eta 18 gizonezko egongo dira hirugarren edizio honetan, horien artean izen entzutetsuak daudelarik.

Angel Garcia Garcia (Coruña, 1985) Mariren Kobak Trail lasterketaren bigarren edizioaren irabazlea.

Imanol Aleson Orbegozo (Azkoitia, 1972) Euskal Herri mailako hamaika ultren irabazle, Ehunmilak 3 aldiz irabazi du eta 2 aldiz bigarren postuan geratua eta baita hemendik kanpo ere hainbat lasterketen podiumetan ikusi izan duguna, Andomita, Euforia, Travesera…

Amaia Aparicio (Berango, 1975) Hiru Handiak, Goierriko Bi Handiak, Volcano eta beste hainbat lasterketetan parte hartutakoa.

Genís Zapater (Matadepera, 1991) mendiko eskiatzaile eta mendiko gidari entzutetsua, adibidez, Kilian Jorneten azken abenturan «Alpine Connections» laguntzaile gisa aritu zen. Pasa den urteko Mariren Kobak Trail lasterketan parte hartu zuen bukatzea lortu gabe.

Aurelio Antonio Olivar (Madrid, 1968) ultra maratoilari madrildarra, Maratón Alpino Madrileño-ren irabazlea, Anetoko itzuliaren errekorra egin zuena 2008.en urtean eta nazioarten makina bat lasterketa egindakoa bai korrika eta baita orientatzaile moduan.

Informazio gehiago gure instagram-ean @marirenkobaktrail.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg