Web
Analytics
Abdelhak Sabhi marokoarrak irabazi zuen Zumarraga Hiria lasterketa - Lasterketak.eus Abdelhak Sabhi marokoarrak irabazi zuen Zumarraga Hiria lasterketa - Lasterketak.eus

Abdelhak Sabhi marokoarrak irabazi zuen Zumarraga Hiria lasterketa

22 minutu eta 18 segundoko denboran bete zuen marokoarrak ibilbidea; emakumezkoetan ere marokoarra izan zen irabazlea, 28 minutu eta 35 segundo egin zituen Samira Ahbouchek.

Zortzigarren urtez egin zen igandean, Zumarraga Hiria lasterketa herrikoia. Abdelhak Sabhi marokoarrak irabazi zuen lasterketa, ibilbideko 7.200 metroak 22 minutu eta 18 segundoko denboran beteta. Bigarren eta hirugarren postuak ere lasterkari marokoarrentzat izan ziren, Hicham Elamrani, irabazlea baino lau segundo beranduago iritsi zen helmugara, eta Hossain Kaanachek berriz 22 minutu eta 41 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

Emakumezkoetan ere marokoar bat izan zen garaile, Samira Ahbouche. 26 minutu eta 05 segundo izan zen egin zuen denbora. Bigarren eta hirugarren postuak bi oñatiarrentzat izan ziren, Mariso, Ramos (28′ 35”) eta Estela Biainetzat (31′ 29”), hurrenez hurren.

Gainontzeko irabazleak

Beteranoak: Tasio Gomez
Junior: Imanol Iza
Kadete: Daiber Losada
Haurren mailan: Urko Peñagarikano eta Ane Campos
Kimuak: Aritz Garcia eta Maria Arrieta
Benjamin: Gaizka Peñagarikano eta Leire Mendizabal
Mini benjamin: Unai Fraga eta Maider Llorente

Balorazio positiboa

Guztira berrehun bat korrikalarik hartu zuten parte igandeko lasterketan. Ehun bat izan ziren helduen mailan, federatuak eta federatu gabekoen artean. Haurren mailan, beste hainbestek hartu zuten parte, iazko kopurua gainditu zelarik parte hartzean. Helduen mailan aldiz, behera egin zuen kopuruak.

Dena den, Aluminios Alberdiko Javi Gomez antolatzaileak, ekimenaren gaineko balorazio positiboa egin du, eta izandako parte hartzearekin gustura agertu da. Egun berean Zumaiako mendi lasterketa egin izana, izan da bere ustez, helduen mailan korrikalari gutxiagok parte hartu izanaren arrazoia.

Iturria: www.otamotz.com

 

Artxibo
Event Search