Web
Analytics
Aginagako II. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus Aginagako II. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus

Aginagako II. Mendi Lasterketa

Aurreko kronikan aipatu nizuen, aurten ere Aginagako II. Mendi Lasterketa antolatzeko lanak hortxe genituela esku artean… Ba dagoeneko badugu data. Aurtengoan, apirilaren 18an ospatuko da. Hilabete eskas geratzen zaizue entrenamenduak prestatzeko eta guri antolaketa lanak behar bezala gauzatzeko.

Iazkoa hobetzea ez da lan samurra izango! Iazkoan, lehen edizioa izateko, partehartzaile kopurua nahiko handia izan zen. Ia 150 pertsonak hartu baitzuten parte. Hala eta guztiz, zenbait arlotan hobekuntzak egitea posible zela iruditu zitzaigun. Hau horrela izanik, hiruzpalau lan talde osatu genituen eta hortxe gabiltza hobetzea posible dela iruditu zitzaizkigun gauza horietan buru belarri!!
Adibidez, iazko edizioan, ibilbidean zehar asfaltozko bide asko zegoela eta, oraingorako ibilbidea pixka bat aldatzekotan gabiltza. Asfaltozko bide horiek ekidin eta mendi bidea sartuz, beti ere posible den heinean noski!! Hala ere, oraindik ezin dezaket ziurtatu  aldaketa hori gauzatzeko aukera izango dugun edo ez, aztertzen ari baikara.

Amaitzeko esan, dagoeneko lasterketan izena ematea zilegi dela. Horretarako www.herrikrossa.com helbidean sartu behar zarete!!!
Bertan Aginagako lasterketa aukeratu eta izena eman!!! Partehartzaile bakoitzak 10 euro ordaindu beharko dituelarik lasterketan parte hartu ahal izateko!!! Hemendik, guztiak animatzen zaituztet lasterketan parte hartzera!!! Iazko datuak hobetzea baita gure helburua,
hurrengo urtean oraindik eta gogo gehiagoz jarraitzeko lasterketa hau antolatzen!!!

Besterik gabe, apirilaren 18an zuen zain izango gaituzue!!!

Iturria: www.noaua.com

Artxibo
Event Search