Web
Analytics
Aimad Bonziane santurtziarra garaile, Zaldibiako lasterketan - Lasterketak.eus Aimad Bonziane santurtziarra garaile, Zaldibiako lasterketan - Lasterketak.eus

Aimad Bonziane santurtziarra garaile, Zaldibiako lasterketan

ZALDIBIA.ORG. Santurtzin bizi den Aimad Bonziane izan da lehena zazpi kilometroak burutzen, 22.18 minutuko denborarekin.
Parte hartzaile kopuru politarekin, eta eguraldi paregabearekin burutu da Zaldibiako II. herri lasterketa.

Zaldibitar asko irteerako marran, eta hauek animatu askotan plaza beteta.Zelaako rotondaruntz jo dute lasterkariek lehenik, eta bertatik Santa Barbarako kruzera urrena, plazatik pasaz. Handik bueltan, berriro herritik pasa, eta Zelaaraino berriro ere, ondoren jendearen txalo zaparradapean helmugaratzeko.

SAILKAPENA

Santurtzitik etorrita, Aimad Bonziane izan da lehena helmugan, bere atzetik David Garcia durangoarra eta podiuma itsiz, Eneko Garin billabonatarra.

Emakumeen sailean, Aitziber Ibarbiazizurkildarra izan da lehena, Jaione Gaztañaga bigarrena, eta Izaskun Zubeldia billabonatarra hirugarrena.

Herrikoei begira jarriz, Xabier Irazustabarrena izan da helmugaratzen lehena mutilen artean, eta Uxune Alustiza nesken artean.

 

Artxibo
Event Search