GOIERRIKO HITZA. Bigarren urtean jarraian, Herri Lasterketa jokatuko da, larunbatean, Zaldibian. Zazpi kilometroko ibilbidea izango dute korrikalariek, herrigunean eta Ordiziara aldera, laua.
18:00etan hasiko da. Izena lasterketa-egunaren aurretik emateko modua badago, zaldibia.org webgunean. Larunbatean ere onartuko dituzte, lehiaketa hasi baino ordubete lehenagora arte. Korrikalari bakoitzak 5 euro ordaindu behar du.
Aurreneko hiru gizon-emakumeak sarituko dituzte, 120, 80 eta 50na eurorekin eta garaikurrekin. 35 urtetik gorako lehen hiru emakumezkoentzat eta 40 urtetik gorako lehen hiru gizonezkoentzat garaikurrak egongo dira. Zaldibiar onenek ere jasoko dute garaikur bana, gizonetan eta emakumeetan.
Share This Post