Web
Analytics
Aitor Osak eta Ana Condek irabazi dute III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa - Lasterketak.eus Aitor Osak eta Ana Condek irabazi dute III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa - Lasterketak.eus

Aitor Osak eta Ana Condek irabazi dute III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa

Aitor Osak, Walter Becerrak eta Luis Alberto Hernandok osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan, Ana Conde, Nuria Dominguez eta Montserrat Vazquez izan dira hiru onenak. Zumaiarren artean, Leire Atxutegi laugarren izan da emakumezkoetan, eta Pedro Etxeberria hamaseigarren gizonezkoetan. Ibilbide luzeagoa eta gogorragoaz gain, euriak bideak lokaztu dituen arren, 431 korrikalari izan dira ibilbidea amaitzeko gai. Lasterketa abiatu aurretik, omenaldia jaso dute Josune Bereziartuk, Rikar Otegik eta Pako Iriondok.

Aitor Osa pozik zegoen garaipenarekin. Aurreko bi urteetan hirugarren eta bigarren izan da, eta azkenean lortu du lehen postua ere. “Niretzat oso berezia da hemen irabaztea”, adierazi du itziartarrak, “proba honetan hasi bainitzen mendiko lasterketetan, etxe ondoan daukat eta ezagun asko dituk hemen”. Ana Conde ere oso pozik zegoen bigarrenez irabazteko gai izan delako. “Aurtengoa gainera gogorragoa izan da”, azaldu digu Condek, “ibilbide luzeagoa izateaz gain, euriarekin bideak lokaztu egin dira eta hezetasun handia zegoen”.

Iturria: www.baleike.com

 

Artxibo
Event Search