Web
Analytics
Aloñako Igoera: urriak 17, igandea! INFERNUAN IKUSIKO GARA! - Lasterketak.eus Aloñako Igoera: urriak 17, igandea! INFERNUAN IKUSIKO GARA! - Lasterketak.eus

Aloñako Igoera: urriak 17, igandea! INFERNUAN IKUSIKO GARA!

Urtebete igaro da COVID19 delako birusa gure bizitzan sartu zenetik. Egoera barneratu ezinik oraindik, 2020ko Aloñako Igoera ezingo genuela ospatu konturatu ginen. Baina, ez genuen etsi eta irailera atzeratu genuen lasterketa.

Egoerak, baina, ez zigun utzi saiakera horrekin ere aurrera egiten.

Urtebete igaro da eta COVID19 delako birusak gurekin jarraitzen du. Egoera zein den ikusirik aurtengo Aloñako Igoera ohiko datan ez ospatzea erabaki dugu.

Baina, aurten ere ez dugu etsiko eta egoerak hobetuko duelakoan 2021an BAI, Aloñako Igoera ospatuko dugula sinetsi gura dugu!

Gorde data, urriak 17, igandea!
INFERNUAN IKUSIKO GARA!

Leave a Comment

Artxibo
Event Search