Altzako Herri Bira jokatuko dute asteburu honetan. Urtero legez, zortzi kilometroko bidea osatu behar dute herri lasterketako partaideek, ibilbideari itzuli txiki bat eta bi handi emanaz. Zehazki, larunbatean, 17:00etan izango da txikien proba eta 17:15ean helduena. Hainbat sari banatuko dituzte, ibilbidea bukatzen duten emakumezko guztientzat, lehenengo altzatarrarentzat eta lehenengo sailkatuentzat. Iaz, esaterako, Mikel Albeniz egiatarra eta Hondarribiako Claudia Behobide izan ziren txapeldunak.
Probarako izena ematea zabalik dago, ostegunera bitarte, herrikrossa.com webgunean, baita Laister eta U-51 kirol dendetan.
Iturria: http://irutxulo.hitza.info
Share This Post