
Gizonezkoetan hiru bider munduko txapeldun izan den Agustí Roc eta egungo Espainiako txapeldun den Raul García dira izar nagusiak. Badira aipatzeko moduko beste izen batzuk ere: Jessed Hernández, Zago Didier, Miguel Caballero, Manu Pérez, Javi Olabarria eta Zuhaitz Ezpeleta, esaterako. Emakumeetan, Stephanie Jiménez –hirugarrena aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketan– eta Oihana Kortazar –Espainiako txapelduna– dira faborito nagusiak. Irteera puntuan egongo dira Nerea Amilibia, Oihana Azkorbebeitia eta Alicia Olazabal ere.
Igandean 08:00etatik 09:30era dortsalak, txipak eta kamisetak banatuko dituzte. 10:00etan irtengo dira lehenengo korrikalariak, eta sari banaketa 14:00etan izango da.
Anboto Kilometro Bertikala antolatzen duen Brinean elkartearen aurtengo helburetako bat emakumeen parte-hartzea handitzea izan da. Horregatik, Alicia Romeroren eskuetan dagoen errekorra (54:38) apurtzen duenak 300 euroko aparteko saria izango du (600, guztira).
Anbotoko igoerak Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuituari hasiera emango dio. Zirkuitua Azpeitiko igoerak uztailaren 26an eta Uharte-Arakilgoak irailaren 20an osatzen dute.
Iturria: www.anboto.org
Share This Post