Web
Analytics
Apirilaren 24an egingo da XXVI. Zumaiako Herri Lasterketa - Lasterketak.eus Apirilaren 24an egingo da XXVI. Zumaiako Herri Lasterketa - Lasterketak.eus

Apirilaren 24an egingo da XXVI. Zumaiako Herri Lasterketa

Asteburuan egitekoa zen proba bertan behera gelditu zen haizete gogorrengatik. Orain, zehaztu dute data berria.

Joan den larunbatean bertan behera gelditu zen Zumaiako XXVI. Herri Lasterketa haizete gogorrengatik. Ostiralean iragarri zuen Udalak proba egiteko data berri bat zehaztuko zutela eta atzo bertan bildu ziren Foru Aldundiko eta Udaleko kirol sailak egun egoki bat adostu asmoz. Hala, erabakia hartu dute dagoeneko eta apirilaren 24an egingo da lasterketa. Arratsaldeko lauretan aterako dira haurrak eta bostetan helduak.

Izen-emateak

Udaleko Kirolen sailetik jakinarazi dutenez, aurretik izena emanda dutenak zuzenean pasako dira zerrenda berrira. Hala ere, egun hori ondo ez datorkielako edota beste arrazoiren bat tarteko izen-ematea bertan behera utzi nahi dutenek aukera izango dute. Horretarako, [email protected] helbidera idatzi edota kiroldegiko zenbakira deitu beharko da: 943862021. Izen-ematea bertan behera uztea erabakitzen dutenei dirua bueltatuko zaie.

Lehendik izena eman gabe egon eta lasterketan parte hartu nahi dutenek ondorengo guneak izango ditu izena emateko: Lubaki kiroldegia, www.herrikrossa.com webgunea, eta Laister (Donostia), NereSport (Zarautz) eta Aradi (Azpeitia) kirol-dendetan. Egunean bertan apuntatuz gero 15 euro ordaindu beharko dira; aurrez, berriz, 9 euro.

Iturria: www.zumaia.net

Artxibo
Event Search