Web
Analytics
Arrankudiaga-Zollo I. Trail Lasterketa - Lasterketak.eus Arrankudiaga-Zollo I. Trail Lasterketa - Lasterketak.eus

Arrankudiaga-Zollo I. Trail Lasterketa

AIARALDEA.COM. Garai batean herrian karrerak egiten baziren ere, duela urte asko ez da antzeko ekimenik egiten Arrankudiaga aldean. Izan ere, herriko korrikalariak suspertzeko eta kirolaren bitartez Arrankudiaga-Zollo ezagutarazteko helburuekin jaio da Trail hau.

Mendi bideak eta asfaltoa uztartzen dituen lasterketa bitxi honek 10,75 km-ko luzera eta 1.005 metroko malda metatua ditu. Distantzia egokia da, beraz, mendiko lasterketetan hasiberrientzat eta, noski, asfaltoan adituak direnentzat ere.

Esan bezala, ibilbide osoa Arrankudiaga-Zollon zehar izango da eta lasterketak bertoko leku eta auzo ederrak ikusteko aukera emango digu, hots: Almiña, Ustara, Zabale; gainera, ibilbidea ez da oso teknikoa izango eta zentzu horretan kirolariek ez dute zoruarekin arazorik izango.

Dortsal banakeeta Txikien Krossa lehenago izango da, 10:00etan eta 10:30ean hain zuzen ere. Emakume zein gizonezkoentzat txapela eta sariak egongo dira, baita herriko lehenengoentzat ere.

Lasterketa 2012ko urriaren 28an izango da eta inskripzioa interneten bidez egin daiteke doan hemen. Blog horretan eman dezakezue izena, plaza mugatuak dira eta.

Artxibo
Event Search