Web
Analytics
Arriarango mendi lasterketa eta euskal selekzioaren saioa, bihar - Lasterketak.eus Arriarango mendi lasterketa eta euskal selekzioaren saioa, bihar - Lasterketak.eus

Arriarango mendi lasterketa eta euskal selekzioaren saioa, bihar

Duatloiaz gain, beste lasterketa bat izango du hemendik aurrera Beasaingo Arriaran auzoak. Izan ere, Bealak korrikalari taldeak eta Intxaurpe elkarteak antolatuta, aurreneko mendi lasterketa egingo dute bihar. Proba nagusia arratsaldean izango da, baina haren aurretik, umeentzako saio berezi bat eta bazkari herrikoia antolatu dituzte.

Eguna 11:00etan hasiko da. Mendiko Euskal Selekzioko kideak etorriko dira Arriaranera, eta gaztetxoek, beraiekin batera entrenamendu saio bat egiteko aukera izango dute. Ondoren, eguerdiko ordubatean, bazkari herrikoia egingo dute. Korrikalariek 5 euro ordainduko dute, eta gainontzeko guztiek 10 euro.

Arriarango mendi lasterketak 15 kilometroko ibilbidea izango du, Arriarango herrigunean hasi eta bukatuta. Metatutako goranzko desnibela berriz, 1.039 metrokoa da. Gehienez ere 250 korrikalarirentzako tokia izango da. Lasterketa, 16:00etan hasiko da. Bukaeran, sari banaketa eta zozketa egingo dute.

Deialdia eta esker ona
Bealak korrikalari elkarteak, herritar guztiei egin die biharko antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko deia. Batez ere haurrei eta gurasoei, euskal selekzioko kideekin batera egingo duten entrenamenduan parte har dezaten.

Bestalde, martxoaren 4an egin zuten lasterketa antolatzeko garaian, herriko ostalariek, merkatariek eta herritarrek emandako laguntza eskertu nahi izan dute.

Iturria: http://beasain.hitza.info

Artxibo
Event Search