Arrastaka Mendi Taldeak antolatutako Ehunmilak ultratrailean eta Goierriko Bi Handiak probetan parte hartzeko izen ematea astelehenean hasiko da. Izena emateko www.ehunmilak.com webgunean dagoen galdesorta bete behar da, eta ondoren, 72 orduko epean, tranferentzia bidez ordainketa egin.
Ehunmilak proban parte hartu nahi dutenek 125 euro ordaindu behar dute eta Bi Handietako korrikalariek 75 euro. Aurtengo berezitasunik nagusiena parte-hartzaileen kopuru murrizketa izango da, proba bakoitzean 600 korrikalarik parte hartu ahalko baitute. Uztailaren 15ean hasi eta 17an amaituko da Ehunmilak aurten, eta ibilbidea aurtengoaren berdina izango da.
Iturria: beasain.hitza.info
Share This Post