Web
Analytics
AURKEZPENA - PRESENTACIÓN: BERAKO MENDI ERDI MARATOIA - Lasterketak.eus AURKEZPENA - PRESENTACIÓN: BERAKO MENDI ERDI MARATOIA - Lasterketak.eus

AURKEZPENA – PRESENTACIÓN: BERAKO MENDI ERDI MARATOIA

 

500 lasterkari baino gehiago izango dira apirilaren 14ean ospatuko den  IX. Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartuko dutenak. Beste urteetako eskari haundia erantzun nahiean, 50 dortsal gehiago jarri ziren kirolarientzat eskuragai martxoak 11ean, izena emateko epea ireki zen egunean hain zuzen, baina ordu guttitan agortu ziren hauek ere eta itxaron zerrenda bat ere jarri zen. Egun, 50 lagun inguru daude izen emanda bertan.

Alrededor de 500 corredores participarán el próximo domingo 14 de abril en la novena edición de la Media Maratón de Montaña de Bera. Debido a la gran demanda de dorsales que ha habido en años anteriores, Manttale Mendi Lasterketa Taldea ha ampliado el cupo de participantes de 450 a 500. Pese a aumentar el número de inscripciones, los 500 dorsales que se pusieron a disposición de los participantes el pasado 11 de marzo se agotaron ese mismo día, por lo que se abrió una lista de espera para dar paso a nuevos atletas en función de las bajas que pueda haber antes de la carrera. A día de hoy hay unas 50 personas en lista de espera. 

Parte hartzaileen artean, Didier Zago frantziarra 5.aldiz jarraian garaipena lortzen saiatuko da eta berea duen 1 ordu 38 minutuko errekorra hobetzen saiatuko da. Aurkari sendoak izango ditu, Jokin Lizeaga, Senpere Trailen Ionut Zinkari gailendu ondoren momentu onean datorrela erakutsi zuen; Oier Ariznabarreta 2011n bigarren eta 2012an hirugarren izan zenak ere ez dizkio gauzak errex jarriko, Graficas Sestao,egungo taldekako espainiako txapelduan ere Beran izango da,Hassan Ait Chao,Mikel Idirin eta Felicisimo Solanasekin, Angel Arrieta nafarroako txapeldun ohia, Endika Gartzia ihazko podiuma osatu zuena… . Fernando Etxegarai herritarraren presentzia zihurtatu gabe dagoen arren, irteeran egon ezkero antzinekoen artean izango da ziur.

Emakumezkoetan berriz, luxuzko partehartzea izango dugu, egungo munduko txapelduna den Oihana Kortazar elgetarra irteeran izango baita. 2011 ean lortu zuen garaipena erdietsi nahiko du Oihanak bere forma fintzeko bidean eta ikusgarria izango da bere mailako lasterkari bat Berako mendietan izatea. Laura Sola iazko bigarrena ere irteera puntuan izango dugu, Nerea Amilibia aiarra ere, iaz beteranoetan garaile eta guztira hirugarren izan zena eta 2011ean hirugarren izan zen Izaskun Zubizarretak ere konfirmatu du hemen izango dela. Iazko garaile Oihana Azkorbebeitiak berriz, arrazoi ezberdinak tarteko ezin izango du garaipenerako lehian aritu.

500 izen emandakoetik, %45a nafarrak dira, %40 gipuzkoarrak eta gainontzekoak berriz, bizkaia, araba, iparralde eta espainiar estatutik.

Aurtengo edizioak bi berrikuntza izango ditu: batetik, osasun artatzaileen presentzia indartu egingo da, mediku, erizain eta eta fisioterapeutak ibilbide guztian zehar partehartzaileen segurtasuna bermatzen lanean ariko dira burubelarri; erreskate talde bat ere izango da Larungo zailtasun haundieneko  zatian lanean ariko dena, berako suhiltzaile eta goi mailako mendizale talde batekin elkarlanean.

Bertzetik, 3. kilometroko eta 4,6  kilometroko anoa puntuak elkartu egingo dira eta 4, kilometroan jarriko da anoa puntu osoago bat, jan-edanak izango dituena.

Irteera eta helmuga, Berako kiroldegi parean izango da eta bertan jaso ahalko dira  dortsalak lasterketa bezperan nahiz egunean bertan lasterketa aurretik. Manttale, Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldeak 150 bolondres baino gehiago biltzen ditu lasterketa burutu dadin eta Rikardo Baroja Eskola, Labiaga Ikastola, Berako Suhiltzaileak, Gurutze Gorria etabar haundi baten laguntza ere izan ohi du.

Bertze urteetan bezala, lasterketa bukatzean korrikalariek opari poltsa bat jasoko dute, Craft etxeko elastiko bat, Lorpenen galtzerdi teknikoak, Martikoren produktuez osatutako poltsa, eta Lacturale etxeko produktua izango dituena.

NAFARROAKO KOPA

Nafarroako kopari, Berako lasterketarekin batera hasiera emango zaio.  V. edizioa izango da aurtengoa, Berakoaz gain, Lakuntza, Olazti, Isaba, Antsoain, Tafalla, Etxarri eta Monrealeko probak osatuko dutelarik egutegia. Urtetik urtera sendotzen doan nafarroako kopa honek, Endika Gartzia izan zuen garaile iaz eta Aitziber Ibarbia emakumeetan, Beran izango duguna eta urteko bigarren garaipena erdietsi duena dagoeneko.

IBILBIDEA ETA SARIAK

Maratoi Erdiako ibilbidean ez da aldaketarik izango. 2714 metroko gorabehera gainditu beharko dute lasterkariek 21 kilometrotan zehar, punturik garaiena  Larun mendiak dituen 905 metroak izango dituelarik.

Sarien aldetik, bertze urtetakoa mantenduko da, garailerentzat 300 euro izango dira, 250 bigarrenarentzat eta 200 hirugarrenarentzat,gizon nahiz emakumezkoetan. Didier Zagoren errekorra gainditzen duenak 300 euroko saria izango du eta Ibardingo tarteko helmugatik pasatzen den lehengoak, 150 euro jasoko ditu,lasterketa bukatu ezkero.


 

Entre los participantes en la categoría masculina destaca la presencia del francés Didier Zago, que buscará su quinta victoria consecutiva en Bera y tiene el actual récord de la prueba con una hora y 38 minutos, el guipuzcoano Jokin Lizeaga, reciente ganador de la Senpere Trail y mejor vasco en la última Zegama-Aizkorri, Oier Ariznabarreta, segundo en Bera en 2011, tercero en 2012 y segundo este año en la Zuzenien Bertikala de Azpeitia, Hassan Ait Chao y Mikel Idirin, miembros del Gráficas Sestao, actual campeón estatal por equipos de carreras de montaña, el excampeón navarro Angel Arrieta. Fernando Etxegarai es duda pero si viene estará en los primeros puestos.

En la categoría femenina, Oihana Kortazar, campeona del mundo y última ganadora de la Behobia-San Sebastián, intentará repetir el triunfo que ya consiguió en Bera en 2011.  Kortazar ha confirmado su presencia, al igual que Laura Sola, segunda en 2012, Nerea Amilibia, tercera en 2012 y primera veterana, e Izaskun Zubizarreta, tercera en 2011. No estará en la línea de salida la última vencedora, Oihana Azkorbebeitia, ya que va a ser madre.

De la lista de medio millar de inscritos, el 45% procede de Navarra, el 40% de Gipuzkoa y el resto de otros territorios como Bizkaia, Alava, Iparralde, etc.

Para la edición de este año hay dos novedades: por un lado se ha reforzado la presencia de asistencia sanitaria, tanto de médicos, enfermeras y sanitarios, con el fin de extremar las precauciones y garantizar aún más la seguridad tanto de los atletas como los colaboradores.

Además, se establece un avituallamiento poco antes del paso por Manttale, eliminando tanto el que había antes en Postas (km 3) como el que se fijaba en el mismo alto (km 4,6).

La salida y la meta estarán situadas junto a la explanada del polideportivo de Bera, donde se podrán recoger los dorsales la víspera y el mismo día de la carrera. Manttale, el Gure Txokoa y Agerra Mendi Taldea movilizan a cerca de 150 colaboradores para llevar a cabo la carrera, que cuenta también con el apoyo del Ayuntamiento de Bera, los bomberos, la ikastola Labiaga, Rikardo Baroja eskola, así como varias dotaciones de Cruz Roja, médicos, fisioterapeutas y enfermeras.

Al igual que los años anteriores, los participantes recibirán una completa bolsa del corredor que incluye una camiseta conmemorativa de la carrera de la marca craft, un lote de productos Martiko y Lacturale, y calcetines Lorpen.

COPA NAVARRA

La Media Maratón de Montaña de Bera dará el pistoletazo a la Copa Navarra de carreras de montaña, que incluye otras en Lakuntza, Olazti, Isaba, Antsoain, Tafalla, Etxarri Aranatz y Monreal. Será la primera prueba de un circuito ya consolidado que el año pasado tuvo como ganadores a Endika Gartzia, que este año estará en la línea de salida de Bera, y Aitziber Ibarbia, que también ha confirmado su asistencia.

RECORRIDO Y PREMIOS

El recorrido de la media maratón no sufrirá variaciones respecto a años anteriores. Los corredores deberán superar un desnivel de 2.714 metros en un trazado de 21 kilómetros que tiene su punto más alto en Larun (900 metros).

En el capítulo de premios, los ganadores de cada categoría recibirán 300 euros, los segundos 250 y los terceros 200. El récord de la prueba que ostenta Didier Zago se recompensará con otros 300 euros, mientras que el primer atleta que pase por la meta volante de Ibardin recibirá 150 euros, un premio que solo logrará si consigue acabar la carrera.