Web
Analytics
Euskal Selekzioa abian, 2013 - Lasterketak.eus Euskal Selekzioa abian, 2013 - Lasterketak.eus

Euskal Selekzioa abian, 2013

Beste urtebetez jarri dira martxan mendiko lasterketak eta horiekin batera abiatu da Euskal Herriko mendi lasterketetako selekzioa.

Aurten Arriarango (Beasain) lasterketan hasi du bere denboraldia selekzioak. Bertan egin du aurkezpen ofiziala. Korrikalarien artean Jokin Lizeaga, Fernando Etxegarai, Oier Ariznabarreta, Aritz Egea, Imanol Goñi, Iñaki Mendizabal, Hassan Ait Chaou,  Aitziber Ibarbia, Elena Calvillo eta Nerea Amilibia izango dira momentuz selekzioan. Momentuz diogu, taldea ez baitago “itxita”, guztiz osatu gabe dago oraindik. Lasterketek eta denboraldiak aurrera egin ahala ikusiko da korrikalari hauek guztiek  nola erantzuten duten eta ea beste inor nabarmentzen den. Hautatzaile lanetan Eneko Aliende eta Oihana Azkorbebeitia arituko gara. Nobedade gisa, aurten selekzioak fisioterapeuta bat izango du bere zerbitzura, Saioa Soraluze.

Babesleei dagokienez Ternua, Ibaimendi, Maxim eta Skoda Auto izango ditugu gurekin.

Arriarangoa egun osoko ekitaldia izan zen Euskal selekzioarentzat. Goizean bertako umeekin jolasak, argazkiak babesleekin, prentsaurrekoa, bazkari ederra, eta arratsaldeko lauretan lasterketa.

Eta ezin hobeto hasi zuten selekziokoek denboraldia Arriaranen. Mutiletan Oier Ariznabarreta izan zen garailea. Bere atzetik, podiuma osatuz, Aritz Egea eta Imanol Goñi sailkatu ziren hurrenez hurren; nesketan Maite Maiorak jantzi zuen txapela.  Aitziber Ibarbia sailkatu zen bigarren eta Nerea Amilibia hirugarren.

Gure aldetik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Bealak taldeari, Beasaingo Udalari eta Arriarango jendeari aurkezpen ekitaldi hau aurrera eramaten laguntzeagatik eta Ternua, Ibaimendi, Maxim eta Skoda Auto Menabi laguntzaileei beren babesa emateagatik.

Artxibo
Event Search