
Azkoitia eta Azpeitia bihotz-bihotzez lotzen dituen lasterketa honek emozioa, oroitzapenak eta bizipoza uztartzen ditu. Diego Garciaren amets eta grinatik jaio zen lasterketa da, kirolaren bidez bi herri eta bihotz bakarra elkartzen dituena.
Urtez urte, goi mailako atletak eta korrikalari herrikoiak taupadaka, korrika eta festa giroan aritzen dira, eta herritar guztien babesa bihurtu da lasterketaren benetako arima.
Aurten ere, FK Diseinu eta Inprimaketako lagunek sortu dute irudi berria, leloaren esanahia sakonduz:
Taupada β markaren esentzia eta emozioa
Korrika β mugimendua eta energia
Festa β elkartasuna eta ospakizuna
Diseinuaren erdigunean, βAZβ inizialek ordezkatzen dute marka, eta hauek zeharkatzen dituen lerro kurbatuak bidearen, mugimenduaren eta bizitasunaren sinboloa dira. Irudiak eta sinboloek batera sortzen dute proposamen grafiko dinamiko eta orekatua, ekitaldiaren espiritua islatuz: taupada, korrika eta festa.
π
Izen-emateak azaroaren 7an irekiko dira, RockTheSport webgunean.
Hasiera batean azaroaren 1ean iragarria bazen ere, izen-emate plataforma egokitzen ari gara egun hauetan, eta dena prest izango da datorren astean martxan jartzeko.
Laster ikusiko dugu elkar, taupadaz, korrikaz eta festaz!













