Martxoaren 31n (larunbata) izango da Diego Garciaren Oroimenez XX. Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia. «Egin dugun esfortzuarekin, uste dugu, ekartzea lortu dugun lasterkariak, marka hobetzeko kaazak izango direla, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere», jakinarazi du Agustin Jimenez antolatzaileak. Errekorra hautsi ahal izateko, eguraldi onena izatea beharrezkoa dela goorarazi du. «Errekorrik ez bada betetzen inork ez dela porrota izan denik».
Gizonezkoetan, parte hartuko duen eta «nibel handiena daukan atleta» Mike Kigen (Kenia, 1986) dela nabarmendu du. «Iaz, Donostiako Krosa irabazi zuen, eta maratoi erdietako denbora oso ona dauka, 59:58koa. Ea bere marka haustea lortzen duen: Zaila izango da, baina ikusiko dugu». Emmanuel Bett (Kenia, 1983) ere aipatu dute, 2010ean Rio de janeiroko maratoi erdian bigarrengo postua eskuratu zuela nabarmendu du. Bere errekorra, ordubete, bi minutu eta hamar segundokoa da, «baina hobetzea posible dela» nabarmendu nahi izan du. Emakumeei dagokionean, Doris Changeiywo (Kenia, 19xx) nabarmendu dute, 1:08:49 denborarekin. «Hemen dagoen marka baino hobea da, bere marka hobetuko balu, hemengoa ere hobetuko luke». Antonina Rutto ere (Kenya, 1989) aipatu du; 1:11:43 denbora dauka.
Urtarriletik irekita dago bertan izena emateko epea, eta ostegunetik aurrera garestitu egingo da dorsala eskuratzea. Federatuta daudenek, lasterkari karneta daukatenek eta txip horia daukatenek 17 euro ordaindu beharko dute. Karneta edo txipa ez daukanak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta federatu gabe, eta karneta zein txipa ez daukanak, berriz, 23 euro. Bihartik aurrera, ordea, prezio guztiak bost euro garestituko dira. Internetetik eman daiteke izena www.sarralle.com/media-maraton, eta kirolprobak.com web guneetan. Azpeitiko Aitzaki zein Aradi Kirolak dendetan eta Azkoitiko Plaza Berri Sport ere eman daiteke izena eskualdean. Eskualdetik kanpo, berriz Oiartzungo Caravanas Oiartzunen eta Bilboko Intersport Extreme dendetan.
Gaur eguerdian aurkeztu dute maratoi erdia, Azkoitiko eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek, antolatzaileek, eta laguntzaileek. Agustin Jimenezek eman zituen aurtengo edizioaren azalpenak, eta «egoera ekonomikoagatik» aurtengoa ez dela «anbizio handiko» lasterketa izango jakinarazi du.
Iturria: http://azkoitia.hitza.info