Web
Analytics
AZKOITAZPEITIAren esentzia bueltan da! - Lasterketak.eus AZKOITAZPEITIAren esentzia bueltan da! - Lasterketak.eus

AZKOITAZPEITIAren esentzia bueltan da!

Joan den larunbatean historiara pasako den beste edizio batez gozatzeko aukera izan genuen.

Edizio horretan, froga hau handia egiten dituzten baloreak azaleratu ziren beste behin : Batasuna, laguntasuna, talde-lana, poza, ilusioa, positibotasuna, adiskidetasuna, lan gaitasuna, borrokarako eta gainditzeko gaitasuna.

Alejandro G├│mez handia omentzeko beharrarekin, beti ere Diego Garc├şa eta Ione Basterra ahaztu gabe. 2022ko edizioak Jesus Agirrezabalaga Azkoitiako Udaleko kirol eta kultura teknikariaren lana aitortzeko ere balio izan du.

Kirol arloan, helburua nagusiak ondo baina hobeto bete ziren, larunbat arratsalde bero batean. Eliteko atleten lan bikaina. Emakumezkoen kategorian errekorra izanik, proba hau erreferente izaten jarraitzen du mundu atletikoan. Gipuzkoako korrikalari afizionatuek ere Gipuzkoako txapelketaz gozatzeko aukera izan zuten eta korrikalari herrikoiek animoak eta txaloak jaso zituzten nazioarteko proba handi bat animatzeko gogoa zuten ikusleen artean.

Oso zaila izan da, eta bi urteko geldialdiaren ondoren, antolakuntzak inoiz ez bezala sufritu du. Ahalik eta modurik onenean egiten saiatu gara, eta espero dugu, 2023ko martxoaren 25ean, esperientzia errepikatu ahal izatea, oraingoan normaltasun handiagoz eta modu lasaiagoan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proba handi hau aurrera ateratzen lagundu diguten kolektibo guztiei. Korrikalari, boluntario, erakunde, babesle, laguntzaile, Ertzain eta Udaltzaingo, federazioak, beste kirol-taldeak, elkarte gastronomiko edo hainbeste sufritzen ari diren merkataritza txikiak. Eskerrik asko bihotzez guztieri.

Egindako lanaz gozatzeko garaia da, birpentsatzen hasi eta hare eta bereziago izango den XXX. AzkoitiAzpeitia maratoi erdiri forma ematen hasi!!

Leave a Comment

Artxibo
Event Search