Web
Analytics
BADATOR LASTERKETAK.EUS BERRITUA! - Lasterketak.eus

BADATOR LASTERKETAK.EUS BERRITUA!

Konturatu gabe pasatu dira azken urteak; 2008.urtean LASTERKETAK martxan jarri genuenean ez genuen pentsatzen egin behar genuen bidea horrelakoa izango zenik.

10 urte hauetan aldaketa askori aurre egin behar izan diogu. Batzuetan webgunea bizirik mantentzeak esfortzu handia eskatu digu, beste askotan berriz, lana gustora eta modu errezean egin dugu. Gezurrak esatea gustatzen ez zaigunez, onartu behar dugu iaz lan hau betirako uzteko puntuan izan ginela, denetara ezin iritsi eta lan on bat eskaini ezin genuela pentsatuz. Baina Fenix txoriak bezala, guk ere gure indarra atera dugu, eta aurrera jarraitzeaz aparte, webguneari erabateko buelta ematea erabaki dugu.

Orain aurkeztu nahi dizuegun web gune hau garbiagoa da, erabilterrazagoa. Behar dituzun lasterketak modu erraz eta inuitubo batean bilatzea ahalbidetetzen duena. Goza ezazu!

** Oraindik hobekuntza prozesuan gaude, beraz, zure iritzia, proposamena, hobetze aholkua bidali nahi badiguzu, lasai jarri gurekin harreanetan HEMEN

*** Gure egutegian LASTERKETA guztien berri izan nahiko genuke eta horretarako zure laguntza behar dugu. Lasterketa baten berri baduzu, eta gure egutegian azaltzen ez bada bidali mesedez: HONA

Related Posts
Idatzi iruzkin bat

Euskal Herriko lasterka guztien egutegi bateratua.