LA MEDIA MARATÓN DE MONTAÑA DE BERA ABRE LAS INSCRIPCIONES EL 15 DE MARZO
Heldu den martxoaren 15ean, eguerdiko 13etatik aurrera irekiko da apirilaren 15an ospatuko den Berako VIII Mendi Maratoi Erdia – VI. Ibardingo Sarian izena emateko epea. Azken urteetan izan den dortsal eskaera dela eta, 450 dortsal jarriko ditu parte hartu nahi duenarentzat eskuragai lasterketa antolatzeaz arduratzen den Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldearekin eta Gure Txokoa elkartearekin batera. Inskripzioa taldearen web-aren bitartez egin ahal izango da, www.manttale.com, 22 €-ren truke federatuak daudenentzat eta 25 € federatuak ez daudenentzat, martxoak 27a baino lehen edo partaide kopurua bete arte.
Iaz 500 lasterkarik parte hartu zuten proban eta Nafarroako Kluben arteko Txapelketa izan zen. Aurten Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako lehen proba puntuagarria izango da.
Berako lasterketako ibilbideak ez du aldatuketarik izango, 21 kilometroko distantzian, 2.714 m-ko desnibel metatua gainditu beharko dira. 9,7 kilometro gorantza izanen dira eta 10,9 km behera, gehienezko igoera portzentaia %45 delarik. Froga gogor honen abiapuntua eta helmuga Berako Kiroldegia izango da eta punturik garaiena Larrun mendia (900,40 m).
Aurtengo edizioan antolakuntzak sariak mantenduko ditu lehenengo bortz sailkatuentzat bai emakumeen sailean eta bai gizonezkoenean.Lehenengoak 300 euro jasoko ditu,bigarrenak 250 eta hirugarrenak berriz,200 euro.
Ibardindik (6,6 km) pasatzen den lehen korrikalariarentzat 150 €ko saria izango da eta mantendu egingo da, halaber, Didier Zagok frantziarrak iaz ezarritako lasterketako errekorra (1:38:11) gainditzea lortzen duenarentzat izango den 300 €-ko saria.
Frantziarrak iaz lortu zuen jarraian hirugarrengo garaipena erdiestea eta aurten ere asmo horrekin etorriko da.. Emakumeen sailean, Oihana Kortazar bere bigarren garaipena lortu zuen eta Munduko Kopako garaipenarekin bukatu zuen urte ezinhobeari Beran eman zion hasiera .
Izena ematen duten guztiei ondoren adierazitako produktuak dituen poltsa bana banatuko zaie: Martikoren produktuak, produktu energetikoak, Lorpen galtzerdiak, eta Craft markako kamiseta bat, eta beharrezkoak dituzten zerbitzu guztiak eskura edukiko dituzte (txipa, dutxak, jan-edatekoak kontroletan eta lasterketa ondoko luntxa).
Aurten ezarriko den kronometraje zerbitzuari esker,tarteko denborak ikusi ahal izango dira helmuga puntutik,bertan ezarriko den pantalla batetan baita helmugaratzean ere.
Azken bi urteetan ospatu izan den gaztetxoen lasterketa berriz ez da eginen aurtengoan. Data eta ibilbide egokiagoren bat bilatzen ari da Manttale ezaugarri hauek izango dituen proba bat antolatzeko.
Informazio gehiago: www.manttale.com edo Iñaki Pikabea – 627871875
La VIII Media Maratón de Montaña de Bera-VI Gran Premio Ibardin abrirá el próximo jueves 15 de marzo, a partir de las 13.00 horas, las inscripciones para la carrera, que se celebrará el domingo 15 de abril. Manttale Mendi Lasterketa Taldea, organizador de la prueba junto al Gure Txokoa y Agerra Mendi Taldea, mantiene el cupo de 450 participantes. Las inscripciones se cerrarán el 27 de marzo si antes no se han completado la totalidad de dorsales, y se podrán formalizar únicamente a través de la web www.manttale.com, previo pago de 22 euros para los corredores que estén federados y 25 para los no federados.
El año pasado tomaron parte cerca de 500 corredores. La Media Maratón de Montaña de Bera servirá también para que se dispute la primera prueba de la Copa Navarra de carreras de montaña.
El trazado de la carrera de Bera no sufrirá variaciones respecto a años anteriores. El recorrido será de 21 kilómetros, con un desnivel acumulado de 2.714 metros, 9,7 kilómetros en ascenso, 10,9 en descenso, y un porcentaje máximo de subida del 45%. El polideportivo de la localidad será la salida y meta de una prueba rompepiernas, que tiene su punto culminante en el monte Larun (900,40 metros).
La carrera mantiene también la la cuantía de los premios para los cinco primeros clasificados. Así, el ganador, tanto en la categoría masculina como en la femenina, recibirá una recompensa de 300 euros, el segundo percibirá 250 euros, y el tercero, 200.
Se mantiene el premio de 150 euros para el atleta que pase en primer lugar por la meta volante de Ibardin (km 6), y otros 300 euros para quien supere el récord de la carrera que ostenta el francés Didier Zago desde el año pasado (1:38:11).
El corredor galo repitió en 2011 el triunfo de las dos ediciones anteriores, por lo que ya suma tres victorias en Bera. En la categoría femenina, Oihana Kortazar consiguió su segundo triunfo.
Cada atleta que se inscriba en la prueba recibirá una completa bolsa del corredor, que incluye un lote de productos gastronómicos de Martiko, productos energéticos, calcetines Lorpen, todos los servicios (control mediante chip, duchas, avituallamiento, lunch posterior a la prueba), así como una camiseta de la marca Craft.
Este año, además, se repetirá la retransmisión en directo del paso de los corredores por Larun.
Para más información www.manttale.com – Iñaki Pikabea – 627871875