Web
Analytics
Aiako Mendi Lasterketan 100 lagun inguruk eman dute izena - Lasterketak.eus Aiako Mendi Lasterketan 100 lagun inguruk eman dute izena - Lasterketak.eus

Aiako Mendi Lasterketan 100 lagun inguruk eman dute izena

Aiako Kirol Elkarteak eta tabernariek Bizi Iturri Jaia antolatu dute iganderako, Aiako Udalaren laguntzarekin. Horren baitan, lehenengo aldiz Aiako Mendi Lasterketa egingo dute goizean. Atzo arratsalderako dagoeneko ehun lagun inguruk zuten izena emanda bertan parte hartzeko. Oraindik ere inskriba daiteke lasterketan, baina azken egunetan jende askok eman du izena. Lasterketan 150 lagun lehiatu ahalko dira gehienez, hala ere. Izan ere, lehenengoa izanik, aurtengoa «froga» izango dela adierazi dute Aiako I. Mendi Lasterketako antolatzaileek. Halaber, ibilbideko hainbat puntu estua da, eta horietan pilaketak
saihesteko asmoz hartu dute neurria.

 

Ibilbideak 8,2 kilometrokoa izango da. 11:30ean abiatuko dira lasterkariak, herriko plazatik. Handik Arretaldera joango dira korrikalariak. Pagoetako tontorra igoko dute gero, eta Olarteta zeharkatuz, Ernio Txikira joango dira. Ondoren joango dira herriko hirigunera, eta Auzokalte ingurua zeharkatuko dute parte-hartzaileek. Aiako plazan amaituko dute lasterketa. Antolatzaileen esanetan, proba «erraza» izango da Aiako Mendi Lasterketa.
Guztira 557 metroko gora-behera positiboa izango du lasterketak, zehazki.

Lehiatzeko aldez aurretik izena emanez gero, zortzi euro ordaindu behar da. Egunean bertan eginez gero, berriz, hamabi euro ordaindu beharko da. Internetez eman behar da izena, www.herrikrossa.com helbidean. Hamasei urtetik gorakoek ere hartu ahalko dute parte, eta lasterketa ez dute Euskal Herriko Zirkuituaren barruan sartu antolatzaileek.

Iturria: http://urolakosta.hitza.info

Artxibo
Event Search