Web
Analytics
Bihar jokatuko da V. Herri Lasterketa Azkoitian - Lasterketak.eus Bihar jokatuko da V. Herri Lasterketa Azkoitian - Lasterketak.eus

Bihar jokatuko da V. Herri Lasterketa Azkoitian

Raka Maraton Kirol Elkarteak antoaltzen duen probak 10 kilometroko ibilbidea izango du, herri barruan.

Bihar jokatuko da Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak, Triatloi Taldeak eta Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatutako V. Herri Lasteketa.

16:30ean hasiko da proba eta herri barruan 10 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek, plazan hasi eta bertan bukatuta. Zirkuituari bi itzuli txiki eta handi bat eman beharko zaizkio 10 kilometroak osatzeko.

16 urtetik gorakoek parte har dezakete 10 kilometroko lasterketan. Kategoria guztietan, izena ematerakoan 10 euro ordaindu beharko dira. Urtero moduan, lasterketa egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, lasterketa hasi baino ordubete lehenago arte. Kasu horretan 13 euro ordaindu beharko dira.

Hainbat opariren zozketan sartzeaz gain, parte-hartzaileek elastiko tekniko bana eskuratu dute izena ematerakoan. Honako tokietan eman daiteke izena, aurrez: Azkoitiko Elkargunea-Zubiaurre Kiroldegian, Azpeitiko Aradi Kirolak eta Donostiako Robers eta Zarauzko Nere Sport kirol dendetan. Internet bidez izena emateko aukera ere jarri dute, www.herrikrossa.com eta www.rakamaraton.com helbidetan.

Iturria: Urola Kostako Hitza

Artxibo
Event Search