Web
Analytics
Bikote Mistoen Krosa, jokatuko dute etzi - Lasterketak.eus Bikote Mistoen Krosa, jokatuko dute etzi - Lasterketak.eus

Bikote Mistoen Krosa, jokatuko dute etzi

Antolatzaileek 500 bikotera mugatu dute parte-hartzea; bikoteek 7,5 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Urtero legez, Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak iganderako 32.Bikote Mistoen Krosa antolatu du. Aurten ere ehunka neska-mutilek hartuko dituzte herriko kaleak, 11:30ean Aritzbatalde kiroldegitik abiatuz eta Musika Plazan helmugaratuz, zazpi kilometro eta erdiko ibilbidea osatu ondoren. Gehienez ordubete izango dute bikoteek helmugara iristeko.

Antolatzaileek 500 bikotetara mugatu dute parte-hartzea eta guztiek 16 urtetik gorakoak beharko dute izan. Bikotekideek elkarrekin sartu beharko dute helmugara.
Ez badute hala egiten, kanporatuak izango dira, edota saririk jaso gabe gera daitezke.
Iturria: Urola Kostako Hitza
2 Iruzkin
  1. Anonymous

    oso eskasa
    kaixo! atzo egin nuen kross mixtoa,aurtengo 2.a eta egin ditudan kross guzti-guztietatik eskaxena diferentzia askogatik.kilometroak luparekin ikusteko moduko karteltxoekin markatua,eman ziguten kamiseta algodoizkoa eta zatarra,aldageletan takila gutxi eta lguztiontzako leku gutxiago7,5km-ko lasterketa batean 5.km-an zegoen ura soberan,helmugan ur botilatxo 1 + piruleta 1 eman ziguten,txipa zetako? ze ez zeuden alfonbra gorriak gure benetako denbora neurtzeko,benetan,nik flipatu egin nuen horrelako karrera kutre batek zelan kostatu dezake 20e bikoteko. Garbi izan datorren urtean lasterketa honetara ez naizela agertuko.

    1. Anonymous

      Antolamenduaren maila hobetu behar da
      Bai, egia da, antolamenduak toke kutre dezente dauzka. Helmugan ur botellin bat eta piruleta bat, ez sinistekua… lotsagarria. Hainbeste kostatzen al da naranja zati batzuk edo platano zati batzuk jartzea? Nik kilometroen kartelak ez nituen ikusi ere egin, ez nintzen enteratu bazeudenik. Eta helmugan edo irteeran arkuak ere ez zeuden, horrek are kutreago bihurtzen ditu bai irteera eta bai helmuga. Megafonia todoazien-ekoa, ez zen ezer entzuten, ez irteeran eta ez plazan. Eta irteeran txiparen alfonbrarik ez? Nola ulertzen da hori 500 bikoteko karrera batean?

      Kamiseta ere oso eskasa eta zatarra (benetan zatarra! ahaleginduta ere zatarragoa ezin), beste karrera askotan 10 euro ordainduta zerbitzu hobeak eskaintzen dituzte…

      Gainontzean, oso giro ona, hurrengo urtean parte hartuko dut berriz, baina ea antolamendua pixka bat hobetzen duten… Ia mila pertsonak parte hartzen duten karrera bat ez da edozein karrera, antolamenduaren maila igo egin behar da, derrigorrez!

Comments are closed.

Artxibo
Event Search