IRUTXULOKO HITZA. Maratoi erdia eta 10 kilometroko lasterketa ere jokatu dituzte aldi berean, eta 5.000 korrikalari baino gehiago batu dira hiriko erdialdeko kaleetan.
Carles Castillejo kataluniarra (2:12:43) eta Estela Navascues nafarra (2:32:38) izan dira Donostiako 36. Maratoiko irabazleak; eta ondorioz, baita Espainiako txapelketako garaileak ere, beraz, Zuricheko Europako txapelketarako txartela lortu dute zuzenean. Proba nagusiarekin batera, Maratoi erdia eta 10 kilometroko lasterketa ere jokatu dituzte gaur goizean, eta guztira, 5.000 korrikalari baino gehiago bildu dira hiriko kaleetan barrena.
Asier Cuevas eibartarra izan da helmuga gurutzatu duen lehen euskal atleta eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan geratu da, 2:22:19ko denborarekin. Manzisidor izan da bigarren euskal atleta (2:28:56), eta Ibon Esparza donostiarra hirugarrena (2:30:09).