Web
Analytics
Antiguako jaietako lasterketa antolatu dute, lehen aldiz - Lasterketak.eus

Antiguako jaietako lasterketa antolatu dute, lehen aldiz

IRUTXULOKO HITZA. Gabonetako jaien barnean, abenduaren 28an hain zuzen ere, Antiguan hitzordu berezia antolatu dute. Antiguako Jaietako I. Krosa egingo dute, eta ondoren, baita bazkaria ere. Hiru mailetan banatu dute lehia: 8-10 urte arteko haurrek 400 metro egin beharko dituzte (10:00), 11-15 urte arteko gaztetxoek 1’2 kilometroko bidea izango dute (10:30), eta 16 urtetik gorako helduek, berriz, 5’9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute auzoan barrena (11:00). Behin lasterketa bukatuta, jaiak Dokan izango du jarraipena, izan ere, babarrun jatea egingo dute, eta ondoren, bingoa eta kontzertuak.

Izen ematea zabalik dago dagoeneko, Txantxarrekaren webgunean, abenduaren 20a arte. Gaztegunean bertan ere egin daiteke izen ematea, abenduaren 18tik 20ra, 19:00etatik 21:00etara. Lasterketako izen emateak 5 euroko prezioa du, bazkarira ere joan nahi duenak, berriz, 12 euro ordaindu beharko ditu aldez aurretik, edo 15 euro egunean bertan. Lasterketan parte hartu gabe ere bazkarira joateko aukera dago, 10 eurorengatik.

http://irutxulo.hitza.info/2013/11/27/antiguako-jaietako-lasterketa-antolatu-dute-lehen-aldiz/

Erlazionaturiko lasterketak
Publizitatea