HITZA. Ondarretatik Mendizorrotzera lasterketa egin dute igande goizean, Igeldoko igoeraren 33. ekitaldia dela eta. Cesar Sanz izan da azkarrena. Aguraingoak 26 minutu eta 4 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Ibai Alba hernaniarra iritsi da, 24 segundora; eta hirugarren postuan Aitor Etxeberria igeldotarra sailkatu da, 57 segundora.
Emakumeen artean azkarrena Amaia Zuloaga izan da. Aiakoak 30 minutu eta 22 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Hamahirugarren postuan sailkatu da, gizon askoren aurretik. Zuloagak alde nabarmena atera dio bigarren emakumeari, Ana Liron igeldotarrari; bederatzi minutura iritsi da hau. Sailkapenak ikusteko, klik egin lotura honetan.
Guztira, 97 korrikalarik zeharkatu dute helmuga. Beroa izan dute etsai, baita Igeldoko malda gogorrak, baina gustura aurre egin diete zailtasunei.