Web
Analytics
Xabier Lasa eta Kaoutar Boulaid nagusi, Urrestillako Krosean – Lasterketak.eus

Xabier Lasa eta Kaoutar Boulaid nagusi, Urrestillako Krosean

  • Lasterketak.eus
  • Xabier Lasa eta Kaoutar Boulaid nagusi, Urrestillako Krosean

UZTARRIA.COM. XII. San Joan Herri Krosa jokatu zen zapatuan, Urrestillan. 17:00etan hasita, haur eta gaztetxoek maila desberdinetan banatuta egin zuten lasterka. Gero, 18:00etan, hasi zen lasterketa nagusia, eta kadeteek, jubenilek, seniorrek eta beteranoek batera egin zuten korrika. Baina, mailaren arabera kilometro kopuru desberdina egin zuten azken horiek, hurrenez hurren: 2.300 metro, 4.500 metro eta 8.850 metro. Helduen lasterketan Xabier Lasa nagusitu zen (00:28:30). Mouloud Zouinat (00:29:21) izan zen bigarrena, eta Patxi Mendizabal (00:29:43) azkoitiarra helmugaratu zen hirugarren postuan. Emakumezkoetan, Kaoutar Boulaid (00:36:18) izan zen lehena, Pilar Arriola (00:40:36) bigarrena eta Vanessa Cerrajero azpeitiarra hirugarrena (00:41:55).

Argazkiak: http://uztarria.com/aktualitatea/1371458025098#

Erlazionaturiko lasterketak