Web
Analytics

Data aldaketa! Diego Garciaren oroimenezko 33. AzkoitiAzpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia

Data aldaketa! Diego Garciaren oroimenezko 33. AzkoitiAzpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia

Pasa den astean iragarri genuen bezala, Diego Garciaren oroimenezko 33. AzkoitiAzpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia 2026ko martxoaren 28an ospatzeko asmoa genuen. Hala ere, data publiko egin ostean, nazio mailako beste ekimen batek egun eta ordu berean egingo zela jakinarazi ziguten.

Garaiz geundenez, Kirol Federazio ezberdinekin kontsultatu dugu data aldatzeko aukera, eta atzo federazio guztien onespena jaso genuen. Ondorioz, lasterketa 2026ko martxoaren 21ean egingo da, hasiera batean iragarritako datatik astebete lehenago.

Egun berean, Gipuzkoako Maratoi Erdi Txapelketa ere jokatuko da, GAF-ekin elkarlanean antolatuta.

Eskerrik asko ulermenagatik eta zuen egutegietan data berria markatzeagatik.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg