Web
Analytics
Didier Zagok Pagoeta Mendi Lasterketako marka hautsi du - Lasterketak.eus Didier Zagok Pagoeta Mendi Lasterketako marka hautsi du - Lasterketak.eus

Didier Zagok Pagoeta Mendi Lasterketako marka hautsi du

Segundo batean hobetu zuen Ionut Zinkaren denbora; emakumeetan, Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen beste behin ere

Didier Zago frantziarrak eman zuen ezustekoa igandean jokatu zen Pagoeta Mendi Lasterketan. Hasiera-hasieratik ziztu bizian atera zen eta lasterketako buru jarrita, Pagoetako gurutzera iristen ez ezik, helmugaratzen ere lehena izan zen. Gainera, inork gutxik espero zuen arren, lasterketako marka berria jarri zuen. Segundo batean hobetu zuen Ionut Zinkaren denbora, 01:01:58 denboran geratuz. Honakoa ez da Zagok Zinkaren marka bat hobetzen duen lehen aldia. Izan ere, duela bi urte Azkoitiko Mendi Maratoi Erdiko marka ere kendu zion.

Emakumezkoetan, beste behin ere, Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuen. Hala ere, probako marka hobetzetik nahiko urrun geratu zen;
ia 4 minutura. Gizonezkoetan, berriz, Pedro Etxeberria zumaiarra izan zen eskualdeko bizkorrena, sailkapen orokorrean 3. helmugaratu
ondoren. Ondorioz, Amilibiak eta Etxeberriak HITZAren saria jaso zuten. Zarauztar onenak, azkenik, Abdel Kader Maudouri eta Josune Murua izan ziren.

Aurten, 205 lagunek hartu dute parte, iaz baino 20 gehiagok. Alde horretatik, proba antolatzen zuen ZKEko atletismo ataleko arduradunak
pozik agertu ziren.

›› SAILKAPENA: VI. Pagoeta Mendi Lasterketa

Gizonezkoak:

1. Didier Zago 01:01:58
2. Arkaitz Letamendi 01:07:33
3. Pedro Etxeberria 01:09:46
4. Bittor San Jose 01:10:23
5. Jabi Dominguez 01:10:49

Emakumezkoak:

1. Nerea Amilibia 01:19:12
2. Nuria Ongai 01:22:49
3. Idoia Ezeiza 01:27:16
4. Ane Lasa 01:30:08
5. Alaitz Barrena 01:34:28

Eskualdeko lehena, gizonezkoa:

Pedro Etxeberria (HITZA saria)

Eskualdeko lehena, emakumea:

Nerea Amilibia (HITZA saria)

Lehen zarauztarra. Gizonezkoa:

Abdel Kader Maudouri 01:11:33

Lehen zarauztarra. Emakumea:

Josune Murua 01:40:20

 

Iturria: Urola Kostako Hitza

Artxibo
Event Search