Web
Analytics
Domekako Zortzi Miliak mendi lasterketan 260 korrikalarik hartuko dute parte - Lasterketak.eus Domekako Zortzi Miliak mendi lasterketan 260 korrikalarik hartuko dute parte - Lasterketak.eus

Domekako Zortzi Miliak mendi lasterketan 260 korrikalarik hartuko dute parte

DIARIOVASCO.COM. Goizeko hamar eta erdietan hasiko da Herriko Plazan eta iazko ibilbideari eutsi diote.

Zortzi Miliak mendi lasterketak 260 korrikalari bilduko ditu domeka goizean Antzuolan. Hasiera batean 200 lagunen-tzat ireki zuten izen-ematea. Egun eta erdian kopuru horretara heldu ondoren, beste hirurogeirentzat zabaldu zen. Di-da batean agortu ziren horiek ere.

Aritz Saidi zinegotzi eta talde antolatzaileko kideak dioenez, «Antzuolak zein neurri duen kontuan hartuta, ezin gara zenbaki horretatik gora joan». Beraz, 260an jarri zuten muga. Horietatik 35 dira antzuolarrak, antolaketa iturriek ziurtatu dutenez. Gehienak Euskal

Herriko lurraldeetatik etorriko dira.
Goizeko hamar eta erdietan emango da irteera Herriko Plazan eta iazko ibilbidea beteko dute atletek. Irimoko gurutzeraino helduko dira. Hura da punturik altuena. Helmuga, berriz, kalean egongo da, Olaran etxe parean. Ordu bata inguruan hasiko da sari ematea, Herriko Plazan euririk ez bada eta eskolako patioan eguraldi txarra egiten badu. «Zapaturako iragarpenek giro txarra eman dute.

Badirudi domekan, lasterketa egunean, hobea egin dezakeela».
Iker Oliveri iazko irabazleak eman du izena bigarren edizio honetarako ere. Hondarribiarra da. Juanjo Igarzabal zumaragarra izan daiteke bere arerio zuzenetako bat, baita aurreko urtean bigarren geratu zen Abderrahim ElQayed ere. Nesketan deigarria izan daiteke 15-16 urte baino ez dituen Leire Fernandez errenteriarraren parte hartzea. Era honetako lehiaketa guztietan maila ona ematen dihardu.

http://www.diariovasco.com/v/20140213/alto-deba/domekako-zortzi-miliak-mendi-20140213.html

Artxibo
Event Search