Web
Analytics
Euskal Mendi Federazioaren saria jaso du Elena Calvillok – Lasterketak.eus

Euskal Mendi Federazioaren saria jaso du Elena Calvillok

GOIERRIKOHITZA.INFO. Elena Calvillo korrikalari beasaindarrak Euskal Mendi Federazioaren mendi lasterketetako saria jaso berri du, joan den ostiralean. EMFk Iruñean egin zuen XVIII. festan jaso zuen saria. Bertan, federazioak, 2013ko mendizale eta mendi jarduera aipagarrienak sarituzituen ekitaldi horretan, kirolaria, haren emaitzak eta jarduera horretan eginiko ibilbidea hartu ditu federazioak sari hau emateko.

Bederatzi sari banatu zituen federazioak, eta beasaindarrari mendiko lasterketen ataleko saria eman zioten. Sari berdina, aurrez, Oihana Kortazar, Nerea Amilibia eta Aitziber Ibarbia korrikalariek jasoa dute beste urte batzuetan.

Elena Calvillori egindako elkarrizketatxoa irakurtzeko aukera izango da biharko papereko Hitzan.

http://goierri.hitza.info/2014/02/13/euskal-mendi-federazioaren-saria-jaso-du-elena-calvillok/

Erlazionaturiko lasterketak