Web
Analytics
Donostia eta Hondarribia arteko lasterketa jokatuko dute etzi - Lasterketak.eus Donostia eta Hondarribia arteko lasterketa jokatuko dute etzi - Lasterketak.eus

Donostia eta Hondarribia arteko lasterketa jokatuko dute etzi

Iaz bezalaxe, 500 korrikalarik parte hartuko dute; Pasaian itsasontzia hartuko dute

Iganderako Donostia Hondarribia lasterketaren bigarren ekitaldia antolatu du Fortuna Kirol Elkarteak. Aurtengo berrikuntza bezala, lasterketa ASICS Trail Series Zirkuituaren barnean izango da. Zirkuitu esanguratsuaren lehen lehia izango da Donostia-Hondarribia Talaia, eta Kirolprobak mendi lasterketako Ligan ere parte hartuko du.

Iaz bezala, 500 partaidek egingo dute ibilbide ikusgarria. Berriro ere Pasaian gurutzatuko dute itsasoa, itsasontzia hartuta. Irteera Groseko Katalunia plazan izango da, 9:30ean, eta helmuga Hondarribia San Pedro kalean izango dute, 31,2 kilometroko ibilbidea egin ostean.

Iturria: http://irutxulo.hitza.info

Artxibo
Event Search