El 35 Maratón DKV de San Sebastián llega al cupo de los 3.000 atletas
Iazko partaidetzarekin konparatuta, %10 baino gehiago hazi da izen ematea.
10 KMko lasterkerako dortsala eskuratzeko aukera badago oraindik.
La inscripción aumenta por encima del 10% respecto al año pasado
Para la 10 KM, todavía quedan algunos dorsales
Gaur aurkeztu da berri oso pozgarri batekin Donostiako Udaletxean Donostiako 35. DKV Maratoia, hain zuzen ere partaidetzak euduki duen %10 haziera, izen emateak 3.000 atleten mugara iritsiz.
Maratoiaren barnean 10KMko lasterketa, 1.000 partaideen mugara iristeko zorian dago; beraz 4.000 korrikalari lehiatuko dira hurrengo igandean azaroak 25 hiriburuko kaleetan zehar.
Ekitaldira Iosu Ruiz, kirol eta garapen ekonomikoaren zinegotzia, Asier Sarriegi, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol-sailaren zuzendaria, Miguel Olondriz, DKV seguros-eko zuzendari erregionala, Carlos Bengoetxea, FAGeko gertakizun berezien koordinatzailea, Mikel Odriozola, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren Lehendakaria eta Mikel Huarte, FLY GROUP, empresa antolatzailearen lehendakaria.
Atleta popularren emaitzek frogatzen duten bezala, lasterketa donostiar hau munduko zirkuitorik azkerrenetariko bat da. Iaz, 384 korrikalarik 3 ordu baino gutxiago behar izan zuten froga burutzeko, partaideen %18a ia ia, eta esanguratzuena, %55a baino gehiagok 3 ordu terditik jeitsi zuela.
Atleten jatorriari buruz, pelotoian gipuzkoarrak nabarmentzen dira 850 atleten partaidetzarekin, %29a. Atzerritarrei begirakada bat botata, %12a izango da, igoera nabarmena izanda. Atleta gehien ekartzen dituzten herrialdeak, Frantzia 180 atletekin eta Erresuma Batua, 100 partaideekin dira. Ikutu exotikoa Japoniatik etorriko diren 19 lagunak jarriko dute.
Datuak adierazten dutenez, egutegiko frogetan emakumeek daukaten presentzia, nabarmen hazi dira. Partaidetzaren %8ra iristear dago eta zihur hurrengo urtean datu hau goruntz joango dela.
Irteera Madril Hiribidean izango da 08:55etan gurpil-aulkiko elbarrituentzat, 9:00etan maratoieko korrikalarientzat eta 9:12 10KMko lasterketaren partaideentzat. Helmuga Anoetako Estadioan egongo da kokatua. Gehienez, partaideak 5 ordutan bete behar dute ibilbidea. Hornidura pertsonala eta orokorra 5km-oro eskeiniko dira, eta 2,5km-oro ura.
Faboritoei buruz, Ibon Esparza eta Asier Cuevas aipatu behar dira gizonezkoetan, eta emakumeetan iazko txapelduna izan zen Claudia Behobide hondarribitarra. Beraien buruan garaipena besterik ez dute. Antolatzaileak elite mailako (2h11´ edo 2h12´) korrikalari baten bat ekartzeko hizketan daude, Morokotik eta Etiopiatik. Albiste berriren bat egotekotan, bereala ezagutaraziko dute.
DORTSALEN BANAKETA, ATANO III FRONTOIAN
Aurten dortsalen banaketa ez da Anoetako Estadioan izango, Errealak Osasunaren kontra jolasten baitu Ostirala 23an. Horregatik, Atano III Frontoian izango da dortsal eta txipen banaketa, Anoetako 0 atearen alboan. Ordutegiak eta egunak hurrengo hauek izango dira:
OSTIRALA, AZAROAK 23: 18:00 – 20:00
LARUNBATA, AZAROAK 24: 10:00 – 14:00 / 16:00-20:00
IGANDEA, AZAROAK 25: 07:00 – 08:00
NAN edo pasaportea erakustea derrigorrezkoa izango da dortsala eta txipa jasotzeko.