
XLV. LIZUNIAGA IGOERA – 2026
Lizuniagako Igoeraren 45. edizioa datorren larunbatean, urriaren 24an, ospatuko da Beran 17:00etatik aurrera.
DISTANTZIA: 4,9 Km
DATA: 2026/10/24
ORDUA: 17:00
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Ibilbidea 4,9 km-koa da, Eztegarako pilotalekuan hasi eta Lizuniaga gainean bukatzen dena. 14 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Proba polita da, hain ezaguna den Behobia-Donostia baino lehen prestatzeko eta probatzeko balio dezakeena.
Bestalde, lasterketaren aurretik, 15: 30etan haurren krosa ere ospatuko da, Berako herrian zehar kategoria ezberdinetara egokitutako ibilbidea eginez.
Antolatzailea
GURE TXOKOA ELKARTEA
EZTEGARA PASEALEKUA 17 .
31780 – Bera (Nafarroa/Navarra)
Tel.: 626309438
[email protected]
IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES:
Izena eman daiteke www.pb-organisation.com webgunean 8 euroren truke edo mezu bat idatziz 626309438 zenbakira edo [email protected] helbidera.
Egunean bertan izena emateak 12 euro balioko du. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete proban.














