Web
Analytics
Eguberriko I. krosa antolatu dute Antxon iganderako - Lasterketak.eus

Eguberriko I. krosa antolatu dute Antxon iganderako

San Silvestre egunean ez, baina San Esteban egunean, igandean, herri lasterketa egingo dute Antxon. Aurtengoa Eguberriko Lasterketaren lehenengo aldia izango da. Probak bost kilometroko distantzia izango du.

Hiru maila izango dira: Juniorrak, Seniorrak eta Beteranoak. Guztiek distantzia bera egin beharko dute. Izena eman nahi duenak igandean bertan Antxoko Gure Zumardira hurbildu besterik ez du egin behar, goizeko hamarretan. Izen emateak bost euro balio du. Ordubete beranduago hasiko da lasterketa.

Mozorro onenari saria
Irabazleek saria eskuratuko dute, baina sari bereziena mozorra onena janzten duenak eramango du.
Antxoko Eguberriko I. Lasterketa hau prestatzeko, guztira Pasaiako barrutik hamasei establezimenduk lagundu dute.
Antolatzaileek herritar guztiei proban parte hartzeko deia luzatu diete.

Iturria: http://pasaia.hitza.info

Euskal Herriko lasterka guztien egutegi bateratua.