Web
Analytics

Ehunmilak komunikatu ofiziala: eguraldi aurreikuspen txarra dela eta aldaketak ordutegian

Ehunmilak komunikatu ofiziala: eguraldi aurreikuspen txarra dela eta aldaketak ordutegian

Ehunmilak antolakuntzak momentu honetan duen eguraldi aurreikuspen txarra kontutan hartuta, Euskalmetek (Euskal Meteorologia Agentzia) emandako informazioan oinarritzen dena, honako erabaki hauek hartu ditu korrikalari eta boluntarioen segurtasuna bermatu nahian:

– Ehunmilak lasterketari (ehm) larunbat goizko 11:00tan emango zaio irteera. Lasterketak 125km izango ditu eta 31 orduko gehieneko denbora izango du.
– Goierriko2haundiak lasterketari (g2h) larunbat arratsaldeko 19:00etan emango zaio irteera. Orain arteko luzera, ibilbidea eta gehieneko denbora (22h) mantenduko dira.

Ordutegi aldaketa horren ondorioz, bi lasterketa horien egitarauan hainbat aldaketa izango dira.

Honen guztiaren informazio eguneratua www.ehunmilak.com helbidean aurkituko duzue.

Aldaketa hauek guztiek proiektu hau osatzen duten komunitate guztiari suposatzen dion ahalegina kontuan hartuta, zuen guztien ulermena eta laguntza eskertuko genuke.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg