
2025. urteko uztailaren 11, 12 eta 13an ospatuko da ehunmilak proben 14. edizioa.
Proba paregabea da, bi parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 udalerri zeharkatzen ditu. 1600 boluntarioren laguntza daukagu.
Aurten ere hiru lasterketa klasikoak mantenduko dira:
ehunmilak Ultra-Trail® (171km / D+ 10.500m) → 550 partaide (bai banaka zein taldeka).
goierriko 2 haundiak trail (90km / D+ 5.500m) → 550 partaide.
marimurumendi marathon (42km / D+ 2.300m) → 350 partaide.
Ostegun honetan, azaroaren 7an, arratsaldeko 17:00etan irekiko da izen ematea.
Izen emateak link hauetan:
ehunmilak Ultra-Trail® → https://labur.eus/zMCll
goierriko 2 haundiak trail → https://labur.eus/woS1Q
marimurumendi marathon → https://labur.eus/s4yOI
Izen emate pausuak:
ehunmilak Ultra-Trail® → izena eman eta ordainketa jarraian egingo da.
goierriko 2 haundiak trail → 17:00etan izena eman. 18:00etan ordainketa egiteko emaila jasoko da (72 ordu daude ordainketa egiteko, bestela plaza galduko da).
marimurumendi marathon → 17:00etan izena eman. 18:00etan ordainketa egiteko emaila jasoko da (72 ordu daude ordainketa egiteko, bestela plaza galduko da).
ehunmilak Ultra-Trail® (ehm)
Banaka zein taldeka (3 kideko taldeak) parte hartzeko aukera dago.
Coloradon (AEB) ospatzen den “Hardrock 100 mile endurance run” lasterketarako kalifikagarria izango da.
3 lasterketetako araudia eguneraturik dago web orrian. Garrantzitsua da izena eman aurretik araudia ondo irakurtzea, gaizki ulertuak ekiditeko.
Traola ofiziala: #ehunmilak25













