Web
Analytics
Ehunmiliak eta G2H-eko korrikalariak hasi dira dortsalak jasotzen - Lasterketak.eus Ehunmiliak eta G2H-eko korrikalariak hasi dira dortsalak jasotzen - Lasterketak.eus

Ehunmiliak eta G2H-eko korrikalariak hasi dira dortsalak jasotzen

Bihar irtengo dira Beasaingo plazatik Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handian probetan parte hartuko duten korrikalariak. Bihar arte itxaron gabe, asko izan dira gaur arratsaldean biharko dortsalak eta beharrezko materialak gordetzeko eta eramateko poltsak eta gainerakoak jaso dituztenak.

Antolatzaileek emandako azken orduko datuen arabera, eta behin betikoz izen ematea itxita, Nerea Matinez madrildarrak ere parte hartuko du azkenean Ehunmiliak proban. Ostiralean Ameriketako Estatu Batuetan jokatu zen Hardrock 100 proban parte hartu zuen Martinez, baina ez zuen proba amaitu eta orduan erabaki zuen Ehunmiliak proban parte hartzea.

Gainerako korrikalarien artean, Ehunmiliak proban parte hartu behar duten Goierritarak 13 izango dira, eta 48 G2Hn parte hartuko dutenak. Guztira proba luzean 326 korrikalarik eman dute izena, eta 190ek proba motzean.

– Ehunmiliak probako korrikalari goierritarrak: Iñaki Ganuza (Zumarraga), Jaione Sasieta (Ezkio-Itsaso), Patxi Xabier Leon (Lazkao), Aitor Garmendia (Beasain), Imanol Rezola (Beasain), Bene Aguilar (Idiazabal), Beñat Urzelai (Urretxu), Marta Cordero (Lazkao), Guillermo Pinillos (Zegama), Mikel Estala (Lazkao), Joxean Gorostidi (Ormaiztegi), Gorka Sasieta (Ezkio-Itsaso), eta Xabier Artola (Legazpi).

– G2H probako korrikalari goierritarrak: Xabier Larrion (Beasain), Lontxo Iriarte (Ikaztegieta), Jon Irastorza (Zaldibia), Oihan Galparsoro (Lazkao), Patxi Arburua (Zumarraga), Javier Calvillo (Beasain), Miguel Perez (Beasain), Enrique Agirre (Urretxu), Beñat Azurmendi (Beasain), Luis Mari Martinez (Urretxu), Jon Usandizaga (Segura), Alex Sukia (Zaldibia), Jose Fidalgo (Beasain), Jon Zabala (Ordizia), Marta Cordero (Lazkao), Jon Alustiza (Idiazabal), Juanjo Landa (Urretxu), Toño Cuñado (Zumarraga), Juan Carlos Cuadrado (Beasain), Iñaki Zubeldia (Beasain), Koldo Urrestarazu (Lazkao), Ion Zugasti (Beasain), Jesus Dominguez (Urretxu), Felix Aleman (Urretxu), Aitor Etxebeste (Beasain), Mikel Pedrosa (Legazpi), Agustin Jimeno (Urretxu), Xabier Irastorza (Zaldibia), Aitor Irazustabarrena (Beasain), Eneko Mujika (Ormaiztegi), Joseba Etxaniz (Legazpi), Iñaki Lizarralde (Legazpi), Carlos Moran (Zegama), Xabier Irazustabarrena (Zaldibia), Francisco Garcia (Legazpi), Aitor Molinero (Urretxu), Iñaki Omañas (Urretxu), Adur Medizabal (Zaldibia), Igor Azurmendi (Ordizia), Prontxio Santoyo (Ordizia), Aitor Gallardo (Beasain), Xabier Yurrebaso (Beasain), Mikel Mujika (Beasain), Mikel Mendizabal (Idiazabal), Pello Arroyo (Beasain), Iker Zurutuza (Idiazabal), Jon Ander Alustiza (Legazpi), Jon Larrañaga (Legazpi).

ARGAZKIAK

Iturria: http://beasain.hitza.info – Eskeine Legorburu

 

Artxibo
Event Search