IRUTXULO.HITZA.INFO. Lasterketaren hasieratik buruan jarri da, eta hortxe mantendu da bukaerara arte El Hassan Oubadi, Hiru Hondartzetako Krosean. Korrikalari marokoarrak 31 minutu behar izan ditu hamar kilometrotako ibilbidea egiteko, eta abantaila handia atera die bigarren eta hirugarren postuan iritsi diren Unai Arroyo eta Kamel Zianiri. Ainhoa Murua triatloilari ezaguna izan da lehen emakumea. Muruaren atzetik sailkatu dira Maite Arraiza eta Ana Oyo, hurrenez hurren. Jakintza Atletismo Klubak 25. urtez antolatu du lasterketa, eta eguraldi ona lagun, 3.000 partaide inguru izan ditu probak.
http://irutxulo.hitza.info/2014/10/12/el-hassan-oubadi-eta-ainhoa-murua-izan-dira-azkarrenak-hiru-hondartzetako-krosean/
Share This Post