Web
Analytics
Emakumeen Bilboko X. lasterketa irabazi du Inma Ruizek - Lasterketak.eus Emakumeen Bilboko X. lasterketa irabazi du Inma Ruizek - Lasterketak.eus

Emakumeen Bilboko X. lasterketa irabazi du Inma Ruizek

Gernikarrak 31 minutu eta hamahiru minutu behar izan zituen zortzi kilometroko ibilbidea egiteko

Igande goizean Emakumeen Bilboko X. lasterketa izan zen Bizkaiko hiriburuko kaleetan. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako lasterketa izan zen eta, aurreko urte bietan legez, Inma Ruiz gernikarra izan zen azkarrena. Parte-hartzaileek 2.000, 4.000 edo 8.000 metro egiteko aukera izan zuten, eta Ruizek probarik luzeena egin zuen.

Eguraldia ez zuten izan lagun parte hartu zutenek, baina, hala ere, 300 emakume inguruk lortu zuten lasterketa amaitzea. Uribitarten hasi zen proba, udaletxe aurrean. Handik, Calatrava eta La Salve zubiak zeharkatuz eta Guggenheim ondotik igaroz, Euskalduna jauregiraino joan behar izan zuten berriro Uribitartera itzultzeko, helmuga irteeraren leku berean baitzegoen.

Gernikarrak 31 minutu eta hamahiru minutu behar izan zituen ibilbidea egiteko. Mari Carmen Gartzia basauritarra izan zuen hurbil, baina hura baino bederatzi segundo arinago sartu zen Ruiz helmugan.

Sinbolikoki, parte hartzeagatik bi euro ordaindu zituzten korrikalariek, eta jasotako dirua emakumeen aurkako indarkeriaren kontra lanean dabiltzan elkarteentzako izan zen.

Iturria: Busturialdeko Hitza

Artxibo
Event Search