Gizonetan Juan Carlos Korta izan zen azkarrena, eta emakumeetan, berriz, Claudia Behobide
Platako Itsasargira lasterketa proba jokatu zuten joan den larunbatean San Pedron, Trintxerpe Atletiko Klubak antolatuta. Denera, maila guztien artean, 53 korrikalarik parte hartu zuten herri lasterketaren 2009ko aldian.
Gizonen kategorian Juan Carlos Korta donostiarra izan zen lehena, Pobladotik Platako Itsasargirako joan-etorria egiten, 15:17ko denborarekin. Haren atzetik Unai Agirre (15:25) eta Inigo Tumas (15:26) hondarribiarrak sailkatu ziren.
Emakumeetan, berriz, Claudia Behobiderentzako izan zen lasterketaren txapela. 17:39ko denbora egin zuen hondarribiarrak. Behobideren atzetik Josune Zabala (18:58) eta Josune Murua (20:10) iritsi ziren helmugara. Bi lasterkariak zarauztarrak dira. Junior Mailan, bestalde, lasterkari bakarra izan zen: Redach Cherif oiartzuarra. 19:42ko denbora egin zuen.
Iturria: Oarsoaldeko Hitza