Web
Analytics

Eperlandak 2025eko Burdin Hesiko Mendi Lasterketarekin bildutako 32.518 euroak Gurutzetako Ospitaleko pediatria arloari eman dizkio

Eperlandak 2025eko Burdin Hesiko Mendi Lasterketarekin bildutako 32.518 euroak Gurutzetako Ospitaleko pediatria arloari eman dizkio

Irailaren 6an, larunbata, 19:00etan hasita, Eperlanda Kultur Elkarteak 2025eko balantzea aurkeztu zuen, eta Burdin Hesiko Mendi Lasterketaren hurrengo edizioko nobedadeak plazaratu zituen, Gamiz-Fikako frontoian.

ESKER ONAK

Mendi lasterketa antolatzen duen erakundearen presidenteak, Estepan Aldamiz-Etxebarriak, berbaldia egin zuen, eta eskerrak eman zizkien Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari, hainbat udal,
kirol erakunde eta federaziori, bai eta babesle eta boluntarioei, haien lana ezinbestekoa baita Burdin Hesiko Mendi Lasterketa posible egiteko.

200 pertsona baino gehiago hurbildu ziren asteburu horretan jaialdian parte hartzera.

32.518 euroko txeke handi-handia izan zen protagonista. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIaren gerenteak, Mar Luz Lus Marquések hartu zuen. Aurten, iaz baino 2.500 euro gehiago bideratu ahal izan dira.
Bildutako dirua egonaldi luzeko ospitaleratzeen pedriatria eremua humanizatzera bideratuko da.

«Eperlanda, zorionak. Eta eskerrak herri osoari, eta baita korrikalariei ere», esan zuen Marquések. «Lortu dutelako kirol-erronka bat erronka solidario bihurtu», gaineratu zuen. Iragarri zuen Gurutzetako Ospitaleak atsedenerako espazio bat izango duela, jolas parke moduko bat, alegia. Burdin Hesiko Parkea izango da gune berriaren izena.

HELBURU BERRIA

Aldamiz Etxebarriak, bere aldetik, berri eman zuen 2026ko lasterketa ekainaren 20an egingo dela. Eta urtarrilaren 12an, 12:00etan, irekiko da izena emateko epea.

Bestalde, 2026an, diru-bilketak beste helburu bat izango du: gaixotasun neuropediatrikoen ikerketa sustatu. Hain zuzen ere, bildutako dirua aulki egokituak erabiliz lasterketan parte hartzen duten neska-mutil batzuek pairatzen dituzten gaitzak ikertzera bideratuko da.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg