Web
Analytics
Errekorrik gainditu gabe irabazi du Usurbeko Igoera Hassan Ait villabonarrak - Lasterketak.eus Errekorrik gainditu gabe irabazi du Usurbeko Igoera Hassan Ait villabonarrak - Lasterketak.eus

Errekorrik gainditu gabe irabazi du Usurbeko Igoera Hassan Ait villabonarrak

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, giro ederrean igaro dituzte asteburuan Beasainmendiko jaiak. Larunbatean egin zuten auzotarren arteko mus txapelketan Ander Otaegik eta Esteban Aranburuk jantzi zuten txapela. Igandean egindako VII. Usurbeko Igoeran berriz, Hassan Ait villabonarrak eta Nerea Amilibia aiarrak jantzi zuten txapela.

Villabonarrak 22 minutu eta 28 segundo behar izan zituen Agortara iristeko. Juan Mari Garinek 2005ean jarritako errekorrik (21 minutu eta 24 segundo) ezin izan zuen gainditu Aitek, beasaindarrak baino minutu bat gehiago behar izan baitzuen lau kilometro eta erdi pasatxo aldapan gora egiteko.

Guztira, 58 korrikalari iritsi ziren Agortako helmugara, horietatik zazpi emakumeak. Iaz bi emakumek bakarrik parte hartu zuten proban. Lehen herritarrak, berriz, Imanol Etxeberria eta Itziar Andueza izan ziren. Urtero bezala, aurten ere goierritar ugarik parte hartu du lasterketan. Guztira, 38 izan dira eskualdeko korrikalariak, eta herritarrak 22.

Errifek badituzte saridunak

Auzoko festak antolatu ahal izateko saltzen dituzten errifa sarituen zenbakiak ere jakinarazi dituzte Beasainmendi elkartekoek. Arkumea, otarrainska kaxa eta xanpain kaxa 358 zenbakidun errifadunak jasoko ditu. Urdaiazpikoa 238 zenbakidun errifa duenak eta baserriko bi oilaskoak 568 zenbakia duen errifaren jabeak jasoko ditu.

SAILKAPENA (Sailkapen osoa www.lasterketak.com helbidean)

GIZONEZKOAK:

1. Hassan Ait (Villabona) ………. 22:28

2. Imanol Etxeberria (Beasain) …. 22:47

3. Koldo Agirre (Beasain) ……….. 22:57

EMAKUMEZKOAK:

1. Nerea Amilibia (Aia) ………. 26:54

2. Monica de la Rosa (Gasteiz) .. 31:05

3. Itziar Andueza (Beasain) …. 33:03

 

Iturria: http://beasain.hitza.info

Artxibo
Event Search