Web
Analytics
⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA] VI. T3T - TOLOSALDEKO 3 TONTORRAK - 2020 - Lasterketak.eus ⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA] VI. T3T - TOLOSALDEKO 3 TONTORRAK - 2020 - Lasterketak.eus

⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA] VI. T3T – TOLOSALDEKO 3 TONTORRAK – 2020

T3T - TOLOSALDEKO 3 TONTORRAK

⛔ [BERTAN BEHERA / SUSPENDIDA]

VI. T3T – TOLOSALDEKO 3 TONTORRAK – 2020

Deskribapena:  Ernio, Uzturre eta Erroizpeko mendiak gurutzatuz tolosaldea zeharkatzen duen mendi maratoia. Lasterketak, bideziorrak, mendi pistak, leku harritsuak eta errepide zatiren batzuk pasatzen ditu.

DATA / FECHA:

  • 2020 ko ekainaren  14 an (Igandea)  ospatuko da eta goizeko 9:00etan hasiko da. Irteera eta helmuga Tolosako Triangulo plazan  izango da.
  • T2T lasterketaren irteera ordua 9:30tan izango da leku berean.
  • T1T goizeko 10:00tan abiatuko da Elduaingo plazatik.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

  • T3T Lasterketak TOLOSA-ALKIZA- ANOETA-IRURA- ELDUAIEN-GAZTELU- LEABURU-IBARRA-TOLOSA herriak pasako ditu besteak beste eta 43’5 km eta 2800 + ko desnibel positiboa edukiko du.    Hiru lasterketen neurketak ez daude homologatuta.
  • T2T lasterketak 24’5km eta 1600m + ditu . Uzturre eta Erroizpeko gainak pasako          ditu. T3Tko 21. Km tik aurrera, eta T2Tko  4,5tik aurrera,  bi lasterketak berdinak T1T karrerak: 9.8km artean eta 670m arteko desnibel positiboa izango du. Elduaien-Erroizpe-Tolosa ibilbidea osatuaz.

PROFILA – PERFIL:

IZEN EMATEA / INSCRIPCION
  • Gehienez, 400 parte-hartzaile izango dira,  izen-emate ordena zorrotz jarraituko delarik internetez. Izen ematea   https://web.rockthesport.com/login web atariaren bidez egingo da, 2020ko martxoaren 2etik apirilak 30 era. Izen ematea 42€ izango da, federatuentzat eta 42€ ere federatu gabeentzat.   Maiatzaren 1tik aurrera, ekainaren 5 arte, izen emateak 52€ eta 52€-ko  balioa izango dute hurrenez hurren.  Ordainketak, ( hiru  lasterketetan)  proban parte hartzeko eskubidea eta erantzukizun zibil eta istripu aseguruak edukitzeko eskubidea ematen du, eta halaber, parte-hartzaileentzat jarritako kirol instalazioak erabili, korrikalariaren poltsa, finisher kamiseta eta proba amaierako otordua hartzeko ere bai. Behin izena emateko kuota ordainduta, proban ez parte hartzea erabakitzen duenari ez zaio dirurik itzuliko, baina titularitate aldaketa onartuko da ekainak 5 arte, itxaron zerrendako hurrenkeraren arabera.
  • T2T lasterketaren prezioak: 325 lasterkariko muga izango da. 27€ federatuentzat eta 27€ ere  federatu gabeentzat, apirilak 30 arte. Handik aurrera, maiatzaren 1etik ekainaren 5 arte, izen emateen kostua 32€ eta 32€ ere  izango da hurrenez hurren. Ordainketak, proban parte hartzeko eskubidea eta erantzukizun zibil eta istripu aseguruak edukitzeko eskubidea ematen du, eta halaber, parte-hartzaileentzat jarritako kirol instalazioak erabili, korrikalariaren poltsa, finisher kamiseta eta proba amaierako otordua hartzeko ere bai. Behin izena emateko kuota ordainduta, proban ez parte hartzea erabakitzen duenari ez zaio dirurik itzuliko, baina titularitate aldaketa onartuko da ekainak 5 arte itxaron zerrendako hurrenkeraren arabera.
  • T1T karreran: 50 lasterkariko muga 12€ federatuentzat eta 12€ez federatuentzat, maiatzaren 1etik ekainaren 5era 15€ eta 15€ ere hurrenez hurren.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

Web: https://t3tmaratoia.com

Facebook: https://www.facebook.com/pages/T3T-Tolosaldeko-3-Tontorrak/458699967602640

Event Details