Web
Analytics
AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA DIEGO GARCIAREN OROIMENEZ - 2009 - Lasterketak.eus AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA DIEGO GARCIAREN OROIMENEZ - 2009 - Lasterketak.eus

AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA DIEGO GARCIAREN OROIMENEZ – 2009

AzkoitiaAzpeitiaKartela2009.jpg

kartelaIazko lasterketa guztiz arrakastatsua izan zen, partaidetzaren aldetik (1103 lasterkari) eta kirol aldetik, zeren lasterketako bi errekorrak hautsi ziren (gizonezkoena eta emakumezkoena).

Honela, probaren errekor berriak hauek dira:

Gizonezkoetan: 60’28” YARET ASMERON-en eskuetan

Emakumezkoetan: 1-08′-57″ PAMELA CHEPCHUMBA-ren eskuetan

Baina, ez dugu ahazten, lasterketa honek duen arrakastaren zati garrantzitsu bat, leku guztietatik etortzen diren lasterkari herrikoiei esker dela.

Horregatik, antolatzaileen aldetik, eskerrik beroenak ematen dizkitzuegu eta espero dugu zuen partaidetzarekin kontatzen jarraitzea.

Eta baita ere, eskertu nahi diegu, egun horretan lasterketa ikustera eta parte hartzen dutenak animatzera etorriko zareten guztioi.

Lasterketaren informazioa

Izen-emateko kuota 15 eurokoa da dendatan eta 13 eurokoa, interneten bidez egiten bada.

Lasterketa egunean EZ da egongo izen-ematerik eta hauek ostiral arratsaldean itxiko dira.

Lasterketaren kronometrajea Championchip enpresak egingo du eta txipak banatuko dira EZ izen-emateko lekuetan
  lasterketa egunean bertan baizik, Azkoitiko udaletxe azpian (irteera ondoan), arratsaldeko 2etatik aurrera.

Helmugan, txipa bueltatuz eta dortsala erakutsiz, partaide bakoitzari, kamiseta eta giltzatako bat emango zaio, opari gisa.

Korrikalari bakoitzak aseguru bat izango du, beraz ezinbestekoa da, izen-emateko orduan NAN zenbakia jartzea.

Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteera eramateko.Azpeitiko piszinatik irtengo da, arratsaldeko 3retan hasita.

ARAUDIA:

1.- Artikulua – “XEYE” K.E., eta “EL ANDALUZ” Peña Taurina elkarteek, AZKOITIA-AZPEITIA arteko HAMABOSTGARREN MARATOI-ERDIA antolatu dute LAN MOBEL, CORRUGADOS, NEW BALANCE eta KUTXA enpresen laguntzarekin.Proba honetan 16 urtez gorakoek parte har dezakete emakumezkoak nahiz gizonezkoak,bertakoak nahiz kanpokoak, federatuak egon edo ez.

2.- Artikulua – Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek babestutako proba da.

3.- Artikulua – Lasterketa hau 21 kilometro eta 97 metrokoa izango da.Zirkuito hau F.A.G. homologatu eta neurtu du.2008ko Martxoaren 29an egingo da; irteera Azkoitian izango da arratsaldeko 16:30ean, eta helmuga Loiolako Ibilbidean (Hotel Loiola).

Parte hartzaileek Azpeitiko Udal Igerilekuko aldagelak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 100 metrora dago igerilekua).

4.- Artikulua – Helmugako kontrola irteera eman eta bi ordu terdira itxiko da.Ibilbidean zehar denborak hartzeko zein edariak banatzeko zenbait postu jarriko dira.

5.- Artikulua – Lasterketa F.A.G.eko epaileek kontrolatuko dute.

6.- Artikulua – Lasterketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileek izena emateko prestaturiko orria bete beharko dute. Izena emateko orriak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira.

Izena emateko unean 15 Euro ordainduko dira partaidetza-kuota moduan eta opari bezala kamiseta eta giltzatako bat jasoko dute probaren amaieran.

7.- Artikulua – Antolatzaileek adierazitako ibilgailuek bakarrik jarraituko ahal izango dute lasterketa.

8.- Artikulua – Espainiako Atletismo Federazioak doping-kontrola egingo dio txapeldunari eta baita ere zozketaz aukeratutako beste bi atletari.

9.- Artikulua – Antolatzaileek bere gain hartu dute proba modurik egokienean eta kiroltasun osoz egiteko ardura.Horretarako,aurrez antolatze-lanetan aritu den jendeak kontrolatuko du lasterketa eta GURUTZE GORRIAren laguntza eta asistentzia ere izango dira.

10.- Artikulua – Antolatzaileek lasterketa aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen diete lasterkariei, badaezpada.

11.- Artikulua – Gipuzkoako Atletismo Federazioko arauen arabera antolatzaileek bere gain hartzen dute “Erantzukizun zibila”ren asegurua.

12.- Artikulua – Antolatzaileek ez dituzte bere gain hartuko lasterketan parte hartzearen ondorioz norberak izan ditzakeen kalteak.

13.- Artikulua – Laisterkariak izena ematen duen unetik arauak guztiz ezagutu eta onartzen ditu.Eta adierazten du sasoi onean dagoela eta ez duela bere burua arriskuan jarri edo lasterketan parte hartzea eragozten dion gaixotasunik. Bere gain hartzen ditu, baita ere, proba honetan parte hartzeak sor diezazkiokeen kalteak.

14.- Artikulua – Ezinbestekoa da izen-emate orrian eskatzen diren datu guztiak zuzen betetzea (NAN zenbakia barne).

Informazio gehiago: www.sarralle.com/media-maraton

ARGAZKIAK / FOTOS

Event Details
  • Hasiera data
    2009-03-28 16:30
  • Helbidea
    AZKOITIA, AZPEITIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search