Web
Analytics

II. BEALAK TRAIL – 2026

II. BEALAK TRAIL - 2026

II. BEALAK TRAIL – 2026

Martxoaren 15ean Beasainen bigarren aldiz egingo den mendi lasterketaren berri eman nahi dizugu. 11 edizioren ondoren Arriarango mendi lasterketaren ibilbidea bukatutzat eman zen 2024. urtean, eta horregatik utzitako hutsunea betetzeko BEALAK TRAIL mendi lasterketa antolatu du Bealak atletismo klubak.

IBIBIDEAK – RECORRIDOS:
Lasterketa Loinazpe ikastetxetik abiatuko da eta 2 distantzia izango ditu:

  • Laburra: 13km / 850 mD+
  • Luzea: 23km / 1400 mD+

IZEN EMATEA – INSCRIPCIÓN:

https://www.herrikrosa.eus/

Lasterketa laburreko prezioa 19€koa da eta luzekoarena 24€ aurrez egiten diren izen emateentzako.
Lasterketa egunean egiten direnek 25€ eta 30€ko prezioa izango dute.

KATEGORIAK – CATEGORIAS:
Kategoriei dagokienez 3 egongo dira: lasterketa bakoitzeko lehen neska, mutil eta herritarra sarituko dira.

ZERBITZUAK – SERVICIOS:
Korrikalariek kamiseta bana jasoko dute, oparien zozketan parte hartuko dute eta irteera/helmuga gunearen ondoan dagoen kiroldegia erabili ahal izango dute dutxatzeko

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://www.bealak.com/

Event Details
Leave a Comment

Event Details
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg