
XX. BERMEOKO HERRI LASTERKETA – 2026
Bermeoko Udalaren Kirol Sailak eta Taraska Gazte-Zahar taldeak antolatuta, datorren domekan, urtarrilaren 25ean, Bermeoko XX. Herri Lasterketa egingo da.
Lasterketa nagusia 11:00etan hasiko da, eta gutxi gorabehera 8 kilometro izango ditu.
KATEGORIAK – CATEGORIAS:
- Gazteak eta helduak (14tik gora): Gutxi gorabehera 8 kilometro, 11:00etan hasita
- Gaztetxoak (11-14): 1.500 metro, 12:00etan hasita. Adin tarte honetako gazteek lasterketa nagusian parte hartu dezakete, pertsona nagusi baten ardurapean
- Umeak (7-10 urte): 800 metro, 12:10ean hasita
- Haurrak (3-6 urte): 100 metro, 12:40an hasita
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIONES:
XX. Herri Lasterketan parte hartu nahi dutenek Bermeoko Areneko kiroldegian eman beharko dute izena, eta umeek ikastetxeetan izena emateko aukera izango dute. Lasterketa egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da 10:30ak arte; hala ere, antolatzaileen lana errazteko, aurrez izena ematea eskertzen da.
Haurrek, umeek eta gaztetxoek euro bat ordaindu beharko dute, eta nagusiek, berriz, bi euro. Aurten Herri Lasterketan batzen den dirua Sagrado Corazón Ikastetxeak jasoko du, aniztasun funtzionala duten umeen artean kirol ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin.
Korrikalari bakoitzari izena ematean dortsala emango zaio, lasterketa egunean eraman beharko duena. Haurrek, umeek eta gaztetxoek dortsalak ikastetxeetan jasoko dituzte.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:











