Web
Analytics
III. BERROETAKO MENDI MARATOI ERDIA - 2019 - Lasterketak.eus

III. BERROETAKO MENDI MARATOI ERDIA – 2019

III. BERROETAKO MENDI MARATOI ERDIA – 2019

Data eta ordua

  • Berroetako Mendi maratoi erdia 2019ko maiatzaren 19an izango da eta Berroetako plazan emango da irteera goizeko 9,00etan. Dortsal banaketa goizeko 8,00etatik.
  • Oinezko ibilaldia goizeko 7,00tan irtengo da.

Ibilbidea

  • 21,6 kilometrotako ibilbidea izango da, Berroeta inguratzen duten mendietan zehar. Lasterketak 1.274 metroetako desnibela izanen du. Neurketak ez daude homologatuta.

Parte-hartzea

  • 18 urtetik gorako kirolari guztiek parte hartu dezakete, federaturik egon edo ez. Baina 300 parte-hartzaile onartuko dira gehienez.
  • Arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintzak bete beharko dira.

Izen ematea

  • Gehienez 300 korrikalarik parte hartu dezakete. Inskripzioa internet bidez soilik egingo da, herrikrosa.eus webgunean, apirilaren 17a arte, datatik kanpo ez dira inskripziorik onartuko.

Prezioa

  • 22€ izango da inskripzioa korrikalarientzat eta 10€ oinezkoentzat. Ordainketa honek eskubidea ematen du proban parte hartzeko, erantzunkizun zibila eta istripuetarako aseguroa izateko. Eta antolakuntzak eskaintzen dituen zerbitzuen erabilketan. Lasterkariak eta oinezko mendi martxako parte hartzaileek bakarrik izango dute luntxean eta sarien zozketan parte hartzeko eskubidea.

IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES

www.herrikrosa.eus

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://berroetasaioa.wordpress.com

Fitxa Teknikoa
Sailkapenak
Publizitatea